Bakoitzari berea

Bakoitzari berea

Bakoitzari berea
Suarezen hil kapera ala estatu kolpea? – Oier Aranzabal

Suarez hil da. Eta kuriosoak dira hildakoak, denak pertsona onak edo txarrak baitira. Ez dago erdibiderik Jon Intxaurragak dioen legez. Harrigarria da heriotzak nola bihurtzen duen santu mediokrea, nola egiten duen mediokrea santu eta abar. Deigarria nola bihurtu nahi den mito, ez dena. Alta, nola idatzi nahi den errelatoa beti, hau edo beste salbatzaile gisa ipintzeko. Edo demokrazioaren arkitekto gisa, idaztera mugitu gaituen adibideari segiz.

Intxaurragak zerrendatzen dituen erreforma guztiak garrantzitsuak izan ziren frankismotik zetorren Espainia hartan, hainbeste bider aipatutako “kalean normala zena, normaltzeko” bidean. Madril masta erdira igotako bandera espainiarrez gainezka da, zeudenak eta ez zeudenak igo dituzte presidentearen omenez. Omenaldi erraldoia egin zaio alajaina, trikorniodunez eta polizia nazionalez inguratutako Kongresuan. “Ez dago ukatzerik frankismoaren kumea zenik. Ez dago ukatzerik euskararen inguruan bota zituen hitzak mingarriak direnik”, dio Intxaurragak, eta gehituko nioke, aipatu lorpen guztiak ez zaizkio frankismoari, edo haren oinordeko zen Suarezi eskertu behar. En dira, Jon, “bere ondarea”. Aurrerapauso horiek testuinguru historiko hartan eman beharrekoak ziren bai ala bai. Derrigor. Eta inori eskertu behar bazaizkio, euskal zein espainiar gizarteari eskertu behar zaizkio. Urte latzetan oposizioa egiten ibili zirenei, hala politikoki, nola militarki. Bizia eman zutenei, oraindik non dauden ez dakigunei. Haiek gabe ez baitzen halakorik lortuko.

Madrilgo Sol plazan aditu nuen bart gauez, interbentzio eta interbentzio artean: “¿Suarez? Ya está muerto, y de él mejor no hablar.” Ez dakit aukera zentzuduna errespetuaren izenean ixiltzea den, baina frankismoak onartu eta “trantsizio eredugarria” sortu zuen presidentea santu bihurtzea baino zentzudunagoa bai behintzat. Bakoitzari berea, hori da dena.

Bakoitzari berea

Ekaitza bainuontzi batean