Babalore bikain askoa

Deabruak ere ezingo du ulertu Jakoba Errekondori nondik eta nola sortu zaion Argia astekariak dakarren bere botanika orrialde betiere loriatsua gisa honetara egitea, baina egundoko mesedea egin digu hainbeste sinonimo eta kide zerrenda bakarrean bilduta. Hor ari dira gure seme-alabak, haserretzen  bakoitzean erdaretara jotzen, geurean baliokiderik ez balego bezala. Con! esaten dute gureek, !imbécil!, esango dute zuenek. Eta halakoak.

Oso eskergarria iruditu zait Jakobaren ekarria, eta erabilgarria zeharo garaiotan. Aitortza horrexen lekuko baizik ez dute izan nahi lerro hauek.

babalorea008

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Babalore bikain askoa”-ri buruz

  • Aurreko zenbakian abisua emana zuen, zuhandorraz ari zela: “(…) Kirtena bada nonahi; behar ere asko behar da, baina behar baino gehiago ez al da bazterretan? Kirtenak eta laster zabalduko diren babaloreak.”

    Niri ere bikaina iruditzen zait Jakoba; artista sailkaezin bat, Lakoizketa, Darwin eta Abaltzisketako Joxepantoniren kontuak maisuki txirikordatzen dakiena; oso ikasia zientzia kontuetan eta, aldi berean, Txirrita moderno bat.

    Holako jendea asko miresten dut nik. Beste perla bat Kepa Altonaga da, nire iritziz, nahiz eta beste tankera batekoa izan. Haren “Etxepare, Aldudeko medikua” biziki gomendatuko nioke edonori.

  • Guztiz zurekin bat, Martin.