Aulkiarena.
Arratsalde honetan
ez zaitut zu baino behar:
lau hankadun,
kafetegiko aulkia.
Tortilla hondakinak
zure ertzetan.
Ikasle deskuidaturen batenak akaso…
baita pare bat urte dituzten
kafezko orbanak.
Eguzkiak miazkatutako
hizkiak. Garai bateko
letra zuriak, horituta.
“Coca Cola”
Atsegina da, une honetan
ene aulki maitea,
zurekin, zuregan
jesartzea. Eta
Alboko aulkian
lagun bat bada
hobe.
Nire Kafesnea,
zu eta lagun bat.
OAE