Hipermodernoak gara

geral_1690_thumb_012.jpg

Gilles Lipovetsky-ren LOS TIEMPOS HIPERMODERNOS ari naiz irakurtzen (Anagrama. Argumentos 2006). Bi eta hiru buelta eman behar dizkiot pasarte bakoitzari, izan ere, ikaragarri azkar irakurtzeko moduan idatzita dagoen arren, oso dira sakonak bertan esaten direnak, eta nire antzeko edozein mozolok bereak eta bi behar ditu zertxobait buruan kateatuta gera dakion. Guztiz ari zait egiten interesgarria, eta aurrerago ere egin asmo dut liburuaren aipamena, baina 100. orrialdera iritsita, geu aipatzen gaituen gauzatxo bat aurkitu dut, hona azpira dakardana.

Lipovetskyk gaurxeko gizartea du aztergai eta dioenez (nik sinetsi egiten diot) atzean geratua da posmodernismoa eta aro berri batean gaude: hipermodernismoa. “Hiperkapitalismoa, hiperklasea, hiperpotentzia, hiperterrorismoa, hiperrindibidualismoa, hipermerkatua, hipertestua, izango ote da zerbait gaur ez denik hiper?”. Lipovetskyk dio, besteak beste, postmodernismoaren ondoren (kontsumoaren gorakada, diziplina eta aginte arauen ahultzea, indibidualtasunaren indartzea, hedonismoa eta psikologismoarenn jainkotzea, etorkizun iraultzailearekiko fede galera, pasio politiko eta militantzien pitzadura…), ihesi goazela aurrera modernotasun ero batera, erabateko merkantilizaziorantz, desregulazio ekonomikorantz eta alde on bezain kezkagarriak dituen uholde teknozientifikorantz. Sukar horretan baina, sustraien aldarrikapenaz ari da, gorantz doan behar bat dela ikusiz. Hara zer dioen, gaztelaniazko itzulpenean:

<<En nuestros días, la filiación no es precisamente un hecho inmediato, dado de una vez para siempre: es un problema, algo que se reivindica, un objeto del que los individuos han de apropiarse. Medio de construirnos y de decir quiénes somos, forma de afirmarnos y hacernos reconocer, la filiación comunitaria es inseparable de la definición y el examen de la persona. Ya nadie es judío, musulmán o vasco “así como así”: se cuestiona nuestra identidad, se investiga, se quiere la adquisición de lo que hasta ahora se tenía de forma natural. Institucionalizada como estaba antes, la identidad cultural se ha vuelto abierta y reflexiva, una apuesta individual susceptible de reanudarse indefinidamente>> Eta aurrerago <<Al destruir las esperanzas revolucionarias, al concentrar la vida en la felicidad privada, la civilización del presente ha desencadenado, paradójicamente, una voluntad de reconocimiento de la especificidad que confieren las raíces colectivas>>. Ba, horixe.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Hipermodernoak gara”-ri buruz

  • Eskerrik asko konatxe gomendio horregatik. Itxura benetan ona hartzen diot Lipovetskyren liburuari, gai horiekiko (beste asko bezala, agian zu ere) hiper-sensiblea naizenez gero. Transkribatu duzun azken aipuan azaltzen den paradoxa sekulako sinpletazunaz dago idatzia, baina, zuk esan bezala, behin baino gehiagotan irakurtzea eskatzen du. Itxuraz horrekin lotuta legoke nazioen Europa esaten diogun fenomenoa. Edo agian hiper-nazionalismoa esan beharko genioke?

  • […] Arras interesgarria da Lipovetskyren pentsamendua gaurko gizartea ulertzeko. Ez naiz pentsamendu liburuen irakurle ohikoa, eta ez dakit izanen diren hobeak. Lehendik ere Los tiempos hipermodernos irakurritakoa naiz (egile berarena eta argitaletxe berean), eta, arraioa, gizarte posmodernotik hipermodernorako pausoa ulertu nuela uste dut. Honako honetan, elkarrizketa ordenatu batean kontatzen ditu Lipovetskyk bereak. Finean, hiperkontsumoak, dezepziora garamatzala beti, ez dagoela irtenbide handiegirik baldin eta ez bada ereduaren zirrikitu eta askatasun guneak profitatuz aurrera egitea, aldi berean baitakartza gaurkoak biak ala biak: ezina eta ahala. Halako zerbait ulertu diot, motz-motz esanda. zabaldubildudel.icio.us […]