1-Barroteen morboa

Jose Cuevas

 

Hauts zuria. Zikinkeria hutsa. Kaben dios! Dena bere kulpa izan da, beragatik nago lau hormen artean, akabatuta, betirako… Colombia aldeko pare bat marra faltan botatzen ditut, hemen barruan. Kalitatezko hautsa, niri kondenatu nauen hauts miragarri edo magikoa, kaka. Monotonia da nagusi, bai nire zeldan, bai besteenean, ez dago soinurik, gabeko hamabiak jo dutenean ni bakarrik nago ernai, txorakeriak, pasatako mementuak oroitzen.

 

Pareta beltzetan, garai batean zuria izan zen hormaren arrastoak daude, urteetan zehar gaizkile, bortxatzaile nahiz hiltzaileek egindako “eraikitako” horma pseudo beltza. Bertan nire amaren argazki zahar batek kontrastatzen du, infernu honetara etorri nintzenean, bertan bizirauten lagundu zidan gauza bakarra. Ene ama… non ote da…

Mahai txiki bat dago, hau ere markaz josia. Urteetan zehar egindako tatuaiak. Mahai hau nire tresna baliotsuenetariko bat da, Ostiraletan Willy-k banatzen dituen liburuak irakurtzeko darabiltena. Esango genuke, nire luxuzko apartamentuko luxuzko liburutegia edo estudioa dela. Bulego bezala deitu diezaioket agian.

 

Izkin egiten duen lekuan komuna dago, ez da Jacuzzi bat baina beharrizanak egiteko, behintzat, balio du. Esango genuke nahiko ondo betetzen duela bere funtzioa. Kartzelari aire perfumatua ematea.

 

Baditut mila motibo, mila arrazoi, nire burua akabatzeko eta inoiz ez berriz begiak zabaltzeko, hala ere, hor jarraitzen du gizakion bereizgarri batek; bizitzeko grinak. Nahiz eta preso egon, bizitzak ematen duen zirrara ez dut galdu eta hemendik ateratzeko esperantza dut. Noizbait agian… infernu hau alde batera utzi eta bizitzak ematen duen zirrara berezi hori zer den jakiteko aukera edukiko dut. Bizitza bizi ahal izango dut. Badut mila motibo horretarako ere.

 

 

***

 

OAE

Ekaitza bainuontzi batean