Argentinan ba al da bertsolaririk?

Calafate

Calafate

Argentinan ba al da bertsolaririk? Ziurrenik zalantzatsu zaudela, uste baitzenuen ezetz, eta izenburuak barreneko arra piztu dizu. Argentinan bada bertsolari bat, Zarauzko Aizpurua´tar Oier.
Agurtzeko aukerarik ez nuen izan, baina, tira naizen plastarekin urte bateko deskantsua ondo etorriko zaio. Eta itzultzean izango dugu denbora kontu berriak kontatzeko eta zaharrak gogoratzeko. Tira bazkari bat ere pendiente geratu zaigu…
Ez dakit, agian joango naiz bisitatxo bat egitera, krisiak uzten badit…
Azkenik azpimarratzekoa, eta ez nuke koadrilako kide izatea mereziko aipatu gabe, ondo akonpainatuta ikusi dudala ene lagun argentinarra bidalitako argazkietan. Zorionak, eta ez gehitu “Puntako” faltsuak eh!

Besarkada bat, maite hauen lagun baten partez,

Oier Aranzabal “auxtin”

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude