Antonio de la Torre eta Muguruza
Antonio de la Torre eta Muguruza –
Antonio de la Torre aktore malagarrak Fermin Muguruzari buruzko adierazpen hauek egin zizkion OKDIARIO Andalucía-ri Goya sarietan, eta albistea nola ematen den…
Clara Lago y Antonio de la Torre, los presentadores de la 37 edición de los Premios Goya que se ha celebrado este sábado en Sevilla, atendieron a los micrófonos de OKDIARIO Andalucía que les ha cuestionado sobre el hecho de que la película del proetarra Fermín Muguruza estuviera nominada a ‘Mejor animación’. Mientras que él, que participa en el film, ha defendido la «libertad de expresión» al tiempo que ha admitido que se pone a dos etarras como «héroes», ella se ha escaqueado y ha evitado responder a la pregunta.
Antonio de la Torre eta Muguruza
Ez dago ETA izeneko herririk Euskal Herrian, hortaz, ez dago etarrarik. Etakideak bai ordea.
Harrigarria bada ere, RAEk “etarra” jasotzen du bere hiztegian, “puenting” ere jasotzen duen modu berean, Gaizki sortutako hitzak dira, beste hizkuntza baten atzizkia modu okerrean erabiliz, baina arrakasta izan dute eta normaltasun osoz erabiltzen dira Penintsulako gaztelanian.
Nire ustez “Ainhoa”k, aurreko filmak bezala, huts egiten du alde askotatik. Hagitz irregularrak biak, momentu polit, erdipurdiko eta lotsagarriekin, denetatik.
Une txar batzuen errua Harkaitz Canok eduki lezake, bestetan FMk… Berez ez nau gogaitarazi tramaren “kontu politikoak”, baizik beste gauza batzuek. Esaterako, Ainhoan are nabarmenagoa iruditu zait elkarrizketak erdaraz pentsatu eta euskaraturik daudela, esaldi korapilotsu eta absurdoekin, enfin.
Edonola ere, eskertzekoa da horrelako ekimenak abiatzea, batez ere kontuan hartuta boikot komertziala eta porrot ekonomikoaren arriskua errealitate bat direla. Hurrengo saiakerak hobeak izanen ahal dira.
Zer da esaldi korapilatsua eta absurdoa? En fin zer ostia da? Arkaitz Canok ez al daki euskaraz? Euskaldun gehienen euskara maila zein da?B1 askoz jota? Benetan axola al zaigu geronen hizkuntza? Esan nezake ez dudala uste, baina jakin badakit erantzuna ezetz dela.
Aurrreko batean Karmele Jaio eta First Dates saioa hizpide. Oraingoan OK Diario eta ez dakit zer espainiar jenderen aipamenak. Benetan egokia al da zuzeu.com bezalako leku bat horrelako zabor espainiarraz betetzea, kritikatzeko bada ere? Non sartu beharko gara horietatik ihesi bizi garenok? Plaza euskaldun honetan ere santutegirik ez?
Non sartu beharko gara horietatik ihesi … ITZALI… dena, telebista, ordenagailu-tableta, zure telefono mugikorra ere bai… tabernakoarekin ere hitzegitea zail egingo zaizu… eta lagunen konbertsazioa ere moderatu beharko duzu agian…
Ez dago Eta izeneko herririk, baina bai izan dira “Jautarkol” eta “Utarsus” bezalako pertsonak (idazleak), deiturei atxekirik -tar atzizkia baliatu dutenak.
Gainera, ez dakit ongi zertaz harritzen garen, “la donostiarra playa de la Concha” esapidea bezalakoak aditzen ahal ditugun garaiotan…
Ez diat batere entelegatzen. Tar atzizkia ezaguna diagu, eta erabilera osoa duk. Eta?