Fermin Muguruza La Resistencia saioan

Fermin Muguruza La Resistencia saioan –

Fermin Muguruza egon da bart David Broncano aurkezle duen eta Movistar+ek emititzen duen umorezko “La Resistencia” telebista saioan. Gehiegitan ez duela gonbiterik jasotzen eta eskerrak emanez bukatu du solasaldia Ferminek, Black is Beltzaz aritu da, elkarrizketatu guztiei bezala bankuan zenbat diru duen ere galdetu dio aurkezleak, eta pelikula egiteko prestamoa eskatu duela eta etxea ere abal bezala duela kontatu du. Gorri-beltz (rojinegro) bezala definitu du bere burua, comunista con tendencias anarkistas, kontu asko eta parre dexente berak eta guztiok 20 minutuko elkarrizketan. Beti interesgarri eta energiaz beterik buruari buelta pare bat eragiten. Hemen ikusi nahi baduzu. 

Fermin Muguruza La Resistencia saioan

Fermin Muguruza La Resistencia saioan

3 pentsamendu “Fermin Muguruza La Resistencia saioan”-ri buruz

  • Utzi euskaldunon txoko hau kultura espainiarrez zikintzeari

  • Denak behar luke tokia 2018-10-11 02:16

    eta kultura frantziar, afrikar edo amerikarrez ZIKINDU daiteke? berorrek diona… Txoko hontan denak behar luke tokia…Fermin putoamo!!!!

  • Espainolez egindakoa kultura espainiarra da. Eta gauden erauntsiaren pean euskaraz soilik diren txokoak horrela mantendu daitezen aldarrikatzea guztiz zilegi da. Gainerako kulturek noski lekua izan dezaketela, baina euskararen galbaetik pasata. Eta ez da kasua, ez eta lehenengo aldia ere