Editorearen hitzak

images-11.jpg
Marieren afera, udazken honetako albiste eta eztabaida bihurtuta dabil Frantziako hedabide guztietan. Hemen, hemen eta hemen ere egin izan ditugu bi hitz horretaz, baina dokumentu bat jartzea ahaztu zaigu, eta ineteresgarria da oso: bere editorearena. Ez ahantzi, gainera, Paul Otchakovsky-Laurens editorea, Camille Laurens-ena ere badela. Alegia, parez-pare dauden bi idazleen editorea.
Lehengo batean nire beste lagun batek horrela zioen: “Camille Laurensek Marieren kontra esan dituenak, ikaragarriak dira, baina zein ederki idatziak! Mariek bere buruaren defentsan esan eta idatzi dituenak ere, bikainak dira! Eztabaida goi mailakoa da (plagioa, fikziorako eskubidea, minaren propietate pribatua…) Eta editorea! Ai, editorea! Honek ere zoragarri egiten du Marieren defentsa, primeran idatziz!. Hau inbidia! Lekutan gaude!”.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)