Braille

images1.jpg

Jaso berri dut nire eleberri bat (EULIEN BAZKA), braille eran jarrita. Bi liburukote itzel dira, pundu txuriz josiak. Gezurra dirudi ehun orriko nobela koxkor bat itsuek “irakurtzeko” moduan jartzeak zenbateko lanak ematen dituen. Izugarria izan da zirrara esku artean jaso dudanean, irudikatzen baitut prozesu guztia osotasunean: liburuaren beraren hautaketa, letraz letra dena pikatzea (era mekanikoan izango bada ere), enkuadernazioa… Baina, batez ere, irudikatzen dut itsu euskaldun bat bere bakardadean euskaraz irakurtzen, hatz muturrak erabilita pundu horiek igurzten, duela hainbeste denbora idatzi nituen hitz haiek laztantzen… Gutxitan hainbesteko pozik gure ofizioan.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)