Oilasko egosia

oiloaEzpainak lehortu zaizkit.
Zartatu.
Azala irristatzen ari zait,
jausten.
Mahaspasa baten antzera
usteltzen ari naiz.
Begiak goibeldu zaizkit,
belarriak luzatu.
Ileak orraziek lapurtu edo
Alde egiten du.
Geroz eta zuriagoa da. Naiz.
Hezur bat apurtu zait,
gero bestea eta lurrera
erori naiz.
Ez nau inork laguntzen.
Taupadak geroz eta distanteagoak,
urriagoak dira.
Birikek urteetako lana,
desgastea pairatzen dute.
———————————————————-
Urte luzeak
ipuin dramatiko,
edo komedia bezala
uler ditzaket.
Eta oraindik
ez dakit zer zapore dudan.
Zerez egin ninduten.
Urte luzeak pasa dira.
——————————————————–

Ipurdiko zaina
bor-borka dut.
Hatzamar puntak
zimeldu,
eta hatzazalak
jausi zaizkit,
hondorik ez duen
amaiera ikus,
senti daitekeen
lapikora.
Negarra irakiten
daukat bertan.
Lurrunak
begiak egosi eta
tanta bat
sudurretik
zabalik dudan ahora joatean,
lehen aldiz dastatu naiz.
——————————————————————-
Zahartzaroa da
eta oilasko egosiaren
antzeko zaporea du.
Nork esango luke.

Oier

Ekaitza bainuontzi batean