ZuZeu eta erreplikanterik gabeko 2019 distopiko hau

ZuZeu eta erreplikanterik gabeko 2019 distopiko hau –

Iragartzen ezinezkoa da etorkizuna. Ondorio bat da, asmaezina. Hala ere, urrun zelakoan, hamaika dira 2019. urtea nolakoa izango zen iragarri ziguten filmak. Blade Runner’, ‘Akira’ edo Schwarzeneggerren ‘The Running Man’ esaterako, aurten kokatutako distopiak dira guztiak.


ZuZeu eta erreplikanterik gabeko 2019 distopiko hau

Urte berri hau berezia izango da. Ez ordea Riddley Scotten iragarpenak bete direlako eta Roy Battyren ehizari ekingo diogulako. Aurtengoa urte berezia izango da ZuZeuko lantaldearentzako, Hasier Etxeberriak, Josu Erguinek, Mikel Lasak eta enparauek 2009an hasi zuten gure espaziontzi honek 10 urte beteko dituelako. Testigua eskurik esku, hamarkada bat igaro dugulako sareko kazetaritza eginaz, asmatuz batzutan eta okertuz askotan. Gizakiek sinestuko ez zenituzketen gauzak ikusi ditugu. Eraso ontziak sutan Oriondik haratago. Tannhäuser Atari ondoan, C-izpiek iluntasuna nola argitzen zuten.

Distopia zirudien 10 urte beranduago,
18.000 sarreraren ostean, 1.880 zuzeularik izena eman eta gero
osorik jarraitzea

Hamarkada bat hilero ZuZeuko plazara gerturatzen zareten 25.000 irakurleak batzeko. Hamarkada bat hedabide horizontalaren zimenduak zaintzen. Ez dago zinema zuzendaririk hau asmatzeko gai izango zenik. 2009an distopia hutsa zirudien 10 urte beranduago, 18.000 sarreraren ostean, 1.880 zuzeularik izena eman eta gero osorik jarraitzea, eta Konatxe jaun handikotea gurean ez izatea. Apirilaren 14an, errepublikaren egunean, bere ingurura batzeko familia, lagun eta kideak, ohiko genuen bezala, hango ala hemengo gazteluren batean, mahai baten inguruan eta marmitako lapikoaren lurrunera. Une guzti horiek galdu dira, malkoak… euritan… bezala. Riddley Scott berak ez zukeen idatziko halako gidoirik. Baina hemen gaude, eta badugu zer ospatu. Ospatzeko garaia da eta zurekin ospatuko dugu. Gora ZuZeu!

ZuZeu eta erreplikanterik gabeko 2019 distopiko hau

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “ZuZeu eta erreplikanterik gabeko 2019 distopiko hau”-ri buruz