Arte[faktua] 36: Aitor Arregi, Jon Garaño, Andres Urrutia

Arte[faktua] 36: Aitor Arregi, Jon Garaño, Andres Urrutia –

Aitor Arregi, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko zine zuzendari eta gidoilari oñatiarra da aste honetako gonbidatu nagusia. Donostiako Kursaalen egin dugu hitzordua, Arregiri hainbeste oroitzapen dakarzkion leku horretan. “Handia” eta “Loreak” film sarituetan parte garrantzitsua izan denarekin bere ibilbide profesionalaz, literaturaz eta zehazki gidoigintzaz hitz egingo dugu.

Arregi Enpresa Zientzietan lizentziaduna da baina zinemagintzak harrapatu zuen gaztetatik. Urnietako Saroben hasi zen gidoigintza ikasten eta geroztik ez du eten zine munduarekin. Hainbat jaialditan saritutako film labur ugari idatzi eta zuzendu ditu bakarka zein taldean. Gidoigintza eskolak ere ematen ditu Mondragon Unibertsitatean.

Bere gonbidatua Jon Garaño zinegilea da. Moriarti ekoiztetxeko kidea, Jose Mari Goenaga bezala, eta hasiera hasieratik zinegintzako ibilbidean lankide. Egunotan, “La trinchera infinita” film luze berriaren muntaketan ari dira.

Andres Urrutia Euskaltzaindiko burua izango da “Apalategia” tartea osatuko duena, bere liburu kuttunen aipamenekin.

Ernest Llucheko liburuzaina den Maite Lopetegi izango da aste honetako irakurlea. “Zubi bat Drinaren gainean”, Ivo Andritxen liburua aukeratu du saiorako.

Ekhi Garmendia booktubeak Toti Martinez de Lezearen “Nur eta dortoken uhartea” lanaren aipamena eginez grabatu du Arte[faktua]ra bidali duen bideoa.

Galdetegian Juanjo Olasagarre, Ibon Egaña eta Iban Zaldua idazleen liburu aukeraketaren berri emango da.

Horrez gain, asteroko nobedadeek, pitxiek, liburu-denden gomendioek eta epilogoak osatuko dute saioa.

Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Arte[faktua] 36: Aitor Arregi, Jon Garaño, Andres Urrutia

Arte[faktua] 36: Aitor Arregi, Jon Garaño, Andres Urrutia

Arte[faktua] literatur saioa ETBn