Zer egingo duzu hispanitatearen egunean?

 

Urriaren 12a da, hispanitatearen eguna edo pilarica bezala ezaguna. Espainoltasunaren ospakizuna da Estatu osoan, eta batzurentzat, baita Euskal Herrian ere. Gaur hainbat koarteletan festa erraldoiak egingo dituzte, espainiar izatearen harrotasuna erakutsiaz. Eta nahiz eta hiru aldiz diru gutxiago ordainduta izan, hiritar guztien poltsikotik ordaindutako desfile militarra egingo dute Madrilen. Eusko Jaurlaritzak iragarri du ordezkaritza bat bidaliko duela… Guk gaur ez dugu deus ospatzeko. Eta zuk?

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Zer egingo duzu hispanitatearen egunean?”-ri buruz

  • Izarpezelai 2012-10-12 13:24

    Urtero egiten dudana errepikatuko dut: etxeko balkoian ikurriña jarri, euskaldunok egun horrekiko intsumisoak garela erakusteko. Pena da lan egin ezin izatea, nire lan-tokian itxi egingo baitute; bestela lanera joango nintzateke normaltasun osoz. Penagarria ere aurten mugimendu abertzaleak manifestazioa antolatu ez izatea, gustura joango baitnintzen (iazkoa Bilbon mundiala izan zen!)