Zapatero eta Titaniceko banda
Moncloak jakinarazi du Elena Salgado (Ekonomia Gaietako presidente ordea), José Blanco (Gobernuko bozeramalea eta Sustapen Ministroa) eta Ramón Jauregi (Presidentziako titularra) izango direla egoera aztertuko duen bileran. Horiez gain Javier Vallés (Presidentearen ekonomia bulegoko zuzendaria) eta Zapateroren kabineteko buru José Enrique Serrano ere izango dira. Ez al dirudi Espainiak Titanic eta talde honek azken unerarte jotzea erabaki zuen musika banda? Rubalcaba kabituko al da salbamendu ontzietan?
Zapaterok Titaniceko kapitaina dirudi, “goizeko 10:30etatik bere despatxutik” jarraitu baitu egoera, “gainontzeko lider politikoei jakinaren gainean izaten”.
Ondoratuko dira? Noiz?
dira? ez, ez, markos. izatekotan, gara! eta ez naiz espainiarrez edo hego euskal herritarrez soilik ari. baita ipar euskal herritarrez ere, alegia, hemen jokoan edo arriskuan edo hondoratzear dagoena euroa bera da, txanpon bakarra, moneta batasuna! eutsiko al dio(gu)!
[…] Zapatero eta Titaniceko banda […]