Zapatero eta Titaniceko banda

titanicMoncloak jakinarazi du Elena Salgado (Ekonomia Gaietako presidente ordea), José Blanco (Gobernuko bozeramalea eta Sustapen Ministroa) eta Ramón Jauregi (Presidentziako titularra) izango direla egoera aztertuko duen bileran. Horiez gain Javier Vallés (Presidentearen ekonomia bulegoko zuzendaria) eta Zapateroren kabineteko buru José Enrique Serrano ere izango dira. Ez al dirudi Espainiak Titanic eta talde honek azken unerarte jotzea erabaki zuen musika banda? Rubalcaba kabituko al da salbamendu ontzietan?

Zapaterok Titaniceko kapitaina dirudi, “goizeko 10:30etatik bere despatxutik” jarraitu baitu egoera, “gainontzeko lider politikoei jakinaren gainean izaten”.

Ondoratuko dira? Noiz?

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

2 pentsamendu “Zapatero eta Titaniceko banda”-ri buruz