Txio Onena (urteko 43. astea)
Txio Onena (urteko 43. astea)
Urteko 43. asteko txiorik onenak batu ditugu, ohi dugunez, zazpiko sorta batean: urriaren 23tik 31ra bitartean txiokatuak.
Aipatutako gaien artean, maitasunak eta gorrotoak; ETBko twitter kontuaren logoa, zuzenbide ikasle euskaldunak, ospitaleren batean entzunak eta mugak; baita palindromo bat ere, ezkerretik eskumara zein eskumatik ezkerrera berdin irakurtzen dena.
Joan den asteko txioen artean, eta alde handiarekin, @martin_kitto-ren izan zen bozkatuena, beste behin. Bera dugu asteroko jolas honetan gehien nabarmendu den txiolaria.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ez zaituztegu ez behar ezta nahi ere. Alde hemendik, @guardiacivil! pic.twitter.com/AoOe1FiviG
— Jon Gomez Garai (@JGGarai) October 23, 2016
Mugak pic.twitter.com/mx7hHi4qOE
— Alejo (@GarunaBorBor) October 25, 2016
Bihar, lehenengo aldiz, Zuzenbidea ikasi duten 17 pertsonak egin ahal izango dute euskaraz abokatutzarako sarbide-proba @Gob_eus
— Josu Erkoreka (@jerkoreka) October 28, 2016
— lorea agirre (@katuajea) October 29, 2016
Atzo, ospitalean, semeak: zenbat kostatzn da katarro bat sendatzea?; erizainak: Espainian 10 egun, Ingalaterran aste bat; semeak: eta hemen?
— Santi Leoné #Zutik (@ororostorm) October 30, 2016
-Arrapiztuak!
-Fakirra jo det.
-Aber, apika badakizu libre zarelako… kalera!
-Zer, biluzik?
-Adabaki pare bat-edo jarri, Kafka.
-Utzi parra.— Zerorajasoa (@zerorajasoa) October 30, 2016
ETBren logo berriak txunditu nau, bai. Txio bat ikusten dudan aldiro pentsatzen dut Guass edo Txitxarroren iragarki bat kolatu zaidala.
— Sarriugarte Mochales (@daneleSM) October 31, 2016
.
Pasa den asteko txiorik onena:
"Aita, ezin degu egin esnatu greba?"
Mikel, 7 urte, protosindikalista eta lotia.#Gertatzenarida— Martin Kitto (@martin_kitto) October 21, 2016