“Kontratua beste urtebeterako luzatuko zidatela uste nuen”
Asier Berasaluzek bost urte eman ditu Aspen. Aspek kontratua berritu ez izanak ezustean harrapatu duela onartu du. Gutun zertifikatu bidez jakinarazi zioten berria eta handik egun bira Fernando Vidartek (Aspe enpresako administratzailea) telefonoz deitu zion. Berriztarrak adierazi duenez, “erabakia kirol ikuspegitik beharrean enpresa aldetik hartu zutela esan zidan”. Alegia, berari amaitu zaionez kontratua, berari tokatu zaio, beste edonori gertatu zekiokeen moduan. Kuriosoa da, baina 2009an bigarren mailako binakako txapelketa irabazi zuen Xabier Urberuagagaz eta gaur egun biak daude Aspetik kanpora.
Orain, bizimodu berriari ekingo dio berriztarrak. Dagoeneko EgurSport enpresagaz partidu bat jokatu du Araban. Udan enpresa horregaz beste hainbat partidu jokatzeko asmoa du eta ondoren, udaaostean, “afizionatu mailako txapelketak jolatuko ditut; sasoi bateko garaiak ekarriko dizkit gogora”.
Berasaluzeren adierazpen horiek Durangaldeko Anboto astekarian egin diogun elkarrizketatik hartutakoak dira. Baina atzo (uztailak 8) San Ferminak direla-eta Labritetik eskaini zuten jaialdian entzundako adierazpenak ere aipatu gura nituzke. Xabier Euskitzek Jon Apezetxea elkarrizketatu zuen atariko partidua irabazi ondoren, eta Berasaluzeri gertatu zaionaren gainean ere galdetu zion. Kontratu berritu ez izana sorpresatzat jo du, “kantxan pilotari asko airean erabiltzen gintuenean”. Atzo Mendizabal eta Iza airean erabili zituen pilotariaren adierzpenak dira.