Besta eta aldarria uztartu dira Sanferminetako lehen egunetan

Sanferminek badituzte 4 egun dagoeneko. Besta giroa, izugarrizko beroa eta aldarriak izan dira nagusi pasa diren egunetan. Atzo Germani omenaldia egin zitzaion goizean eta manifestazio jendetsuak “egia eta justizia” eskatu zuen arratsaldean.

Bestelako aldarriak ere izan dira Iruñeko karriketan. Independentziaren aldeko kartel aunitz irakur zitezkeen herenegun. Atzo, baina, Udalaren aginduz, kartelen gainetik pintura bota zuten. Iaz ere horrela egin zuten, antza, kartel sobera dago eta haiek kentzeko denbora gutti. Margo marroiak kartela estali ondotik, pegatinak eta mezuak agertu dira horien gainetik.

Patxi Martinez iruindarrak, atzo goizeko irudiak utzi dizkigu:

MjgxNw==

MjgyMA==

MjgxOA==

MjgxOQ==

MjgyMQ==

 

Eta gaur zer egin Sanferminetan?

Irudia | Germanen oroitarrian loreak paratu zituzten | Patxi Martinez | Creative Commons By SA
Irudia | San Fermin 78 Gogoan herri ekimena | Patxi Martinez | Creative Commons By SA
Irudia | Miren Egañaren hitzak | Patxi Martinez | Creative Commons By SA
Irudia | Aurreskua dantzatu zen | Patxi Martinez | Creative Commons By SA
Irudia | Fermin Valenciak txaranga izan zuen lagun | Patxi Martinez | Creative Commons By SA
Sanferminak
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude