Israelek 62, BDS-k 5

MjgxNQ==link-a: http://askapena.org/?q=es/node/976

Hedabideetan sarritan agertzen diren guda, sarraski, okupazio ala hondamendien aurrean elkartasun sentimenduak loratzen zaizkigu baina gehienetan ez dakigu nola gauzatu elkartasun hori, ez bada, inoiz edo behin kontu korrontoren batean edo GKEren bati laguntzek o sartuko genuen dirua…

Palestinaren kasuan modurik eraginkorrena, eta palestinarrek eskatzen digutena, BDS mugimenduan parte hartzea da, Israelen aurkako boikot, desinbertsio eta isunen kanpainan alegia. Gaur Uztailaren 9an 5 urte betetzen ditu deialdi hark.

Askok ikusi ahal dute ‘ekialde hurbileko gatazka’ bi herriren arteko gatazka gisan, non akaso isrraeldarrek indar handiagoa daukatenez, gehiegikeri handiagoak egiten dituzten. Gauzak horrela BDS kanpaina zilegi ez den zerbait bezala ulertu daiteke, bi aldeetako bakarra zigortzen duelako. Badira datu batzuk, ordea, ‘gatazkan dauden bi alde’-ko ikuspegia aldarazten dutenak.Izan ere, palestinarrek behin eta berriz azpimarratzen dute boikot mugimendu hau Apartheid-aren Sudafrikaren kontra egin zen boikot mugimenduaren ispilu gisa sortu dutela. Desmond Tutú sudafrikar gotzai famatuak, ordea, esaten du palestinarren egoera Apartheid-aren menpean bizi ziren beltzena baino latzagoa dela:

  • Palestinar estatu bat aldarrikatu zuen NBE-k 1948an, palestinar lurraren %48 hartuko zuena, egun %12an daude Gaza eta Zisjordania.
  • Zisjordanian lur-lapurretak aurrera darrai etengabe kolonia sionisten bidez, eta Gaza blokeo krudel baten barruan dagoen makro-kartzel handi bat da.
  • Israelen bizi diren miloi t’erdi palestinarrak 3. mailako biztanleak dira, gizarteko arlo guztietan baztertuta.
  • 4-5 miloi errefuxiatu palestinar, iztultzeko eskubiderik gabe.
  • Apartheid harresiaren eraikuntza, milaka olibondoren suntsiketa.
  • 11.000 preso politiko, bizi baldintza ezin krudelagoetan.

Israel da munduko herrialde bakarra NBE-n onartuta dagoena eta bere mugak non hasi eta non bukatzen diren definitu gabe dauzkana, eta ederki baliatzen du urterik urte ‘bere lurraldea’ zabaltzeko. 2010ean bizi bagara ere, zuetako baten batek erlijioz judutarra den aiton-amonen bat badauka, badaukazue Israelera joatea, estatuak dena emango dizue eskura kolono berriak izan zaitezten.

Zorionez munduan, elkartasun internazionalistak sasoi ona erakutsi du, eta 5 urte baino ez badira pasa palestinar deialdia egin zenetik -Sudafrikaren kontrako boikot mugimendua ia 40 urtez luzatu zen-, erantzun ezin hobeak gertazen hasi dira. Elkartasunaren lehen postuetan Venezuela, Bolivia,, Sudafrika, Suedia, Norbegia, Grezia, Kanada, Irlanda, Països Catalans, estatu frantsesa, AABB eta Bretania Handia agertzen dira, eta hona elkartasunez egin diren batzuk: Venezuelak eta Boliviak Israelekin harremanak eten dituzte, Veolia garraio entrepresak bertan behera utzi zuen kolonien arteko ‘apartheid’ tranbiaren eraikuntza bere kontrako salaketak zirela eta, Suedia eta Israelen arteko Davis Copako tenis partida ateak itxirik jokatu behar izan zuten (kanpoan 5.000 lagunetik gora manifestazioan ari ziren), Sudafrika, Grezia eta Suedian isrraeldar ontziak porturatzen utzi ez izana, Diada-ren egunean Noa kantariaren aurkako protestak, milaka ikaslek eta irakaslek sinatutako boikot deialdiak…

Euskal Herrian ere gero eta herritar gehiagok esku hartzen du boikot ekimenetan eta adierazpen sionista asko ere salatu dira: Maccabi, Noa, isrraeldar produktuak (Imaginarium, Corte Ingles edota Sephora-n), gainera hamarnaka udalerrik boikotaren alde egin dute ebazpenen bidez, Zestoa eta Arbizu herriak senidetu dira Marda eta Bir Zeit herri palestinarrekin, milaka langilek bat egin dute boikotarekin enpresa komiteetan onartutako ebzpenen bidez, 300 musikari, ikasle, irakasle, bertsolari, kirolari, idazle, kazetari, gaztetxe, herri mugimendu, kultur elkartek… bat egin dute boikotarekin…

Palestinarrak bezain seguru gaude elkartasun biderik eraginkorrena hau dena eta aurrera pausu nabarmenak ematen ari garena. Ea denon bultzadaz Palestina lehenbailehen askatzen dugun.

 

www.askapena.org

askapena, elkartasun internazionalista, israeli boikota, palestina askatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude