Kazetari gazteak udan Zuzeun
Uztailaren lehenetik, lau kazetari-ikasle ariko dira zuzeuko albisteak idatzi eta freskatzen. Hiru gipuzkoar eta nafar bat dira.
Euretako bat, iaz ere ibilia da hemen, eta dagoeneko ezagutuko duzue: Oier Aranzabal zarauztar erdi bizkaitarra.
Irati Elizalde donostiarra da. Oihan Larrañaga ere zarauztarra eta, azkenik Iker Tubia iruindarra da. Hara hemen lauak, premiazko argazki kaxkar batean harrapatuta.
Egunero 8tan, 9tan eta 12tan sartuko dituzte euren albisteak. Eta gunean zehar noiznahi. Edo behintzat, horretan saiatuko direla hitz eman dute gaur.
Ongi etorriak bitez!
Irudia | Udako lauak: Iker Tubia, Oihan Larrañaga, Oier Aranzabal eta Irati Elizalde | HEC | Creative Commons By SA
Gora zuek!
Jsg