Teknologia ez da iritsi futbolera

http://www.youtube.com/watch?v=ODnLpkLzSrw

Goiko bideo honetan ageri den Lanparden gol izugarria, ez dute balioztatu, Alemania eta Ingalaterraren arteko norgehiagoka zuzendu duten epaileek.

Jarri gaitezen ingelesen azalean une batez… gol horri esker berdintzea lortu behar zuten, gol horri esker partiduak beste norabide bat har zezakeen. Baina ez. Ingelesak etxera, mundialetik kanporatuta. Batek baino gehiagok egingo du galdera hau: “Hain zaila al da bideoz grabatu eta ikustea?” Ba dirudienez bai. Baliogabetutako gol honek 1966an gertatutako ekarri digu gogora… (Aldi hartan ordea, ingelesen aldeko erabakia hartu zuten epaileek)

Beheko bideokoa izan da eguneko beste hanka sartze bortitza. Argentina eta Mexikoren arteko norgehiagoka oraindik hutsana zihoanean, Tevezek jokoz kanpo (garbi-garbi) sartutako gol bat baliozkotzat jo du epaileak. Protesta askoren ondoren marrazainarengana joan da jokaldiaz hitz egitera, eta biek erabaki dute gola balioztatzea. Berriz egingo diogu gure buruari goiko paragrafoaren bukaeran planteatutako galdera: “Hain zaila al da bideoz grabatu eta ikustea?” Bada, partidu honetan, futbol zelaiko pantailetan eman dute errepikapena oraindik erabakia hartu gabe zegoenean, eta jendearen mar-marrak mar-mar, epaileek ez dute kasurik egin.

Teknologia oraindik ez da iritsi futbolera.

MjcwMg==

Irudia | Epaileari gaizki esaka | Heart Industry | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.