Zaratatsuak zuek, homosexualak

Zaratatsuak zuek, homosexualak

Kapritxosoak zarete gero, homosexualak… eskubide juridikoak lortzearekin konformatu ez, eta heterosexualen giza eskubide eta askatasunen eske zatozte? Kalean, lanean, familian,.. azalpenik zor ez diguzuelakoan? Berdin tratatu behar zaituztegulakoan?

Baina noiz arte irentsi beharko dugu zuen sexualitate exibizionista? “Iros a casa a esconderos” oihukatu zuen gizonak aski zekien honetaz..  Jo ezazue zuen oheetara, askatasun horren bila. Sentiberak zarete gero, kaletik “putas lesbianas” entzute hutsak traba egiten badizue, ez da hainbesterako ba…

Eta gaur arratsaldean ere zarata egingo duzue, bai, beti bezain kexu eta beti bezain errebindikatibo. Ez al duzue inoiz ikasiko gure normaltasuna onartu eta zuekiko dugun tolerantzia eskertzen? Ez al duzue ikasiko zuen burua ezkutatzen, estaltzen, hainbeste ez nabarmentzen?

Zaratatsuak zuek, homosexualak

Irudia | LGTB Askatasunaren Eguneko Manifestaldia Donostian | Gehitu | Creative Commons By SA
Zaratatsuak zuek, homosexualak

kazetaria-edo