Iruñeko peñak absolbiturik

Bertan beheiti geratu da kasua. Txantrea auzoko Armonia Txantreana eta Arrosadiako San Fermin peñen aurkako auzia artxibaturik geratu da epailearen erabakiak halaxe aginduta.

Iazko San Ferminetan ateratako pankartengatik salatu zituen Iruñeko Udaltzaingoak bertako udalaren laguntzarekin. “Terrorismoa” goratu izana leporatu zieten orduan, baina epaileak ez du deliturik ikusi peña hauen pankartetan.

Auziaren kariaz, bi peñetako presidenteak eta marrazkien egileak epaitegira jo behar izan dute inputatu gisa deklaratzera hondarreko hilabete hauetan.

MjcwNw==

Armonia Txantreanak eta San Fermin peñak “emandako babesa” eskertu diete Iruñeko elkarteei eta norbanakoei eta “aro zail” hau amaitzeagatik kontent azaldu dira. Bidenabar, Iruñeko alkatesaren eta zinegotzi batzuek eginiko deklarazioengatik errektifikazio publikoa eskatu dute, haien aburuz peñen izena zikindu baitute.

2009. urteko marrazkiengatik sortu zen iskanbila. Armonia Txantreanak ongi etorria eman zion Txantreako preso ohi bati bere pankartan. San Fermin peñak, ordea, epaitu gabeko gazte independentista baten etxeratzea eskatu zuen bere oihalean.

Irudia | San Fermin peñaren pankarta | Pamplona Kulturala | Creative Commons By SA

BARDO GORRI NAFARRA

4 pentsamendu “Iruñeko peñak absolbiturik”-ri buruz