Katalana han eta hemen

Iluntzean, etxerako bidean, Schlecher batean sartu gara, ia denetarik saltzen duen drogeria moduko batera. Pasabidean alabarekin despistatuta kartel handi batekin geratu naiz; gaztelania txukunean “compra ahora por catálogo”. Bertan karpeta moduko bat zegoen, egin beharreko erosketak apuntatu ahal izateko, aipatutako katalogoaren bidezko erosketa zerbitzua gauzatu ahal izateko. Bete beharreko orriak katalanez baino ez zeuden, bai horixe, Iruñean, katalan hutsez topatu dut formulario. Azpitik ere begiratu dut eta ez, ez dut besterik topatu, hizkuntza bakarreko formularioa; katalana. Dendariak, harriturik nire arakatze lanarekin, baieztatu dit, gaztelania txukunean: “así son, nos lo mandan solo en catalán”

Anekdota honek beste kontu bat gogorarazi dit; duela egun batzuk ezagututakoa eta hemen komentatzeko gogoa nuena.

Kirolzaletasunak bultzatuta, marca.com webgunean sartzeko ohitura dut, ia egunero, bost minutuz, kirol desberdinetako berriak ezagutzeko eta telebistan ikusi ez ditudan golak ere ikusteko.

Noizbait berriak erakarri nauelako denbora luzeago aritu naiz eta irakurleek berriaren harira egiten dituzten aipamenetara ere iritsi naiz. Ohartu naiz irakurle gehienek publitzatea egiteko baliatzen dutela haien aipamena; ezagutu joko birtual hau, lortu ez dakit zer hemen…eta aurrekoan halako bat topatu nuen: “aqui verás a Sara Carbonero como nunca, quierorelax.com”.

Aitortu behar dut link horretan klikatu nuela. bai, nire hirugarren aitortza; lehenengoa Schlerretan erosten dudala, bigarrena: marca.com horretan ohikoa naizela eta hirugarrena quierorelax.com webgunean sartu nintzela.

webgunearen atarian guztiz harrituta geratu nintzen; edo agian ez hainbeste. Atzean neska lizun bat ageri dela, “tria un idioma” “selecciona idioma” “choose your language” KATALÁ ESPAÑOL ENGLISH, eta dagozkien banderak.

Joe, joe, joe,

Hizkuntzen inguruko hitzaldi bat landuta dugu AHIZE-AEK aholkularitza zerbitzuan eta hor gehienek hizkuntza txkitzat jotzen diztuzten hizkuntza horiek duten indarra islatzen dugu hainbat adibiderekin. “quiero relax.com”ekoa erabiliko dut hurrengoan, zalantzarik ez.

Azkenik, Katalunian zoriontzeko atalean sartu behatko nukeen arren, ziurrenik kontu idatzi bezain fite, kexa jarriko dut euskararen telefonoan Schelerren Iruñean duen jokaerari buruz.

MzIxMQ==

Irudia | Txinatarrak ere bai | Ricardo Ricote | Creative Commons By SA

2009ko urritik aurrera AEK-ko Artezkaritza Kontseiluko Kidea, Nafarroako arduraduna, hain zuzen ere. Hainbar urtetan Donibane auzoko Irrintzi Euskaltegian, ikasle, irakasle, didaktikari eta arduradun aritu ondoren.