Irailetik aurrera 10 hauek garesti ordainduko dituzu

BEZa gora (berriz) irailetik aurrera

Hegoaldeko euskal herritarrok Mariano Raxoi Espainiako presidentearen neurriak sufritu beste erremediorik ez dugu oraingoz. Iraileko aldapa txatxua are gogorragoa izango da aurten. Banku eta kutxen zulo beltza estaltzeko dirua nonbaitetik atera behar zen: gure poltsikoetatik.

Irailean gertatuko den BEZaren igoerarekin familia bakoitzak urtean 600 euro gehiago ordainduko ditu, bataz beste. Ezin ahaztu Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak %16tik %18ra igo zuela orain dela hiru urte BEZ orokorra.

Alemaniak eskatuta eta Raxoik beteta, BEZ orokorra % 18tik % 21era pasatuko da, murriztua % 8tik % 10era. Oinarrizko produktuen BEZa berdin mantenduko da, %4ean. Produktu eta zerbitzu gehienak sail batetik bestera mugitu dituzte, eguneroko erosketak eta noizean behinekoak garestituz. Zehatz mehatz irakur ditzakezu BEZaren igoerak El Paisen.

Jarraian dituzu gora gora egin duten 10 produktu eta zerbitzu, garesti ordainduko dituzun hamar. Adi bazabiltz, erosketak egunotan eginda sos batzuk aurreztuko dituzu.

10 garestiago BEZ

 

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Irailetik aurrera 10 hauek garesti ordainduko dituzu”-ri buruz

  • Gonzalo Etxague 2012-08-29 17:45

    Mugan bizi garenok irrikaz eta morboz itxoiten diegu Burgosetik ere Hendaiara alkohola eta tabakoa erostera etorriko direnei.