Nafarroan Estatuko Administrazioko Lanpostuen Zerrenda

Estatuko Administrazio Periferikoen Koordinaziorako zuzendari nagusiak 2012ko ekainaren 28an ebatzi zuen LAB sindikatuak jarritako gora jotzeko helegitea, modu honetan:

Jendearekiko harremanagatik, dokumentuak hartu eta erregistratzeagatik edo hizkuntzaren ezagutza ezaugarri nabarmena duten ekintzegatik, zenbait lanpostutan euskara baloratzen da lehiaketetan; beraz, Euskararen ezagutza zenbait lanpostutan baloratzeko LCA ezaugarria paratzeko Nafarroako Lanpostuen Zerrenda aldatzea ez da beharrezkoa; gora jotzeko helegitea ez du onartu.

Azken batean, bere burua euskara baloratzearekin ez du lotu nahi. Euskara baloratzea lanpostuen lekualdaketa lehiaketekin soilik lotzea ez da legediaren araberakoa. Ez da egia horrelako kasuetan lehiaketetan euskara baloratzen denik. Lanpostuen zerrendan LCA ezaugarria ez paratzea eta gero euskara baloratzea gauzak modu ilegal batean egitea da, baina lotsarik gabe ilegalitatearen aldeko erabakia hartu du Estatuko Administrazio Periferikoen Koordinaziorako zuzendari nagusiak.

Laburbilduz, euskara jakiteko betebeharra erabat ez ohikoa bada Espainiako Estatuko Administrazioak Nafarroan dituen lanpostuetan, euskara jakitea meritu moduan duten lanpostuek definitu gabe segitzen dute, 1990eko uztailaren 22ko Ministeritza Agindua onartu zenetik 22 urte iragan ondoren.

2012ko abuztuaren 27an.


Administrazioan Euskaraz Taldea