Iñaki Perurena: “Nere helburua orain ez da kiloak jasotzea, harriak jasotzen zahartzea baizik”

Iñaki Perurena: “Nere helburua orain ez da kiloak jasotzea, harriak jasotzen zahartzea baizik”

Iñaki Perurena: "Nere helburua orain ez da kiloak jasotzea, harriak jasotzen zahartzea baizik"

Iñaki Perurena… Leitza dotorea atzean utzi eta maldan gora ailegatu gara Peru-Harri baserri-museo atarira.  Eguerdiko eguzki harroak kolpatzen duen zelaiari belar berderik ez zaio antzematen. Pottokak lasai dabiltza, Iñaki Perurenak eraikitako harrizko kolosoen gerizpean. Tarte batez ez dugu harrijasotzailearen arrastorik. Minutuak pasa diren edo ez jakin gabe, horrelako paraje ederrean ez baikara sarri egoten, itxaroteak ez du luze iraun: Land Roverraren burrunbak salatu du Perurena. Animalientzako ur bila joana zen.

Iñaki Perurenak “kiloak jasotzea” zuen helburu sasoi betean zegoenean: bi eskuekin 320 kilo jaso zituen leitzarrak 1994 urtean. Gaur egun, zahartzen ari dela dioen arren, bere pasioa den harrijasotzea ez du alboratu, nahiz eta onartzen duen “mikrofonoan denbora gehiago” ematen duela. Punta-puntako “kirolaren gailurretik irrist egin” zuen, baina beharrik ez zaio falta: telebistako lanak, harrijasotze erakustaldiak, Peru-Harri museoko bisitak, txahalen zaintza, haragitegia… Ezagun den bezala, Iñaki Perurena kankailu gihartsua baino askoz ere gehiago da. Peru-Harrin gordetzen dituen eskultura, hizkuntza-lan eta danetariko tresnek erakusten dute leitzarrak mundua ikusteko duen sentsibilitate berezia. Eta, ikuspegi zabal guztia, harria den “leiho eta kabitik” urrundu gabe, arbasoek utzitako izanari biziki erroturik sentituz. “Izanari historia deitu nahi badiozu…”, dio Iñaki Perurenak. Jakinminez ikasi du Nafarroaren iragana erantzun bila. Oraindik, aldiz, euskararen herriaren geroari buruzko galderak ditu buruan.

Begiratzeko bakarrik ez, ideiak transmititzeko abilezia du Iñaki Perurenak, hitzak josteko eta lantzeko tresneria oparoa. Euskaraz ez ezik, gaztelaniaz ere argi esaten du pentsatzen duena: Akaso ZuZeuri esker jakin zuten askok “forzudo” indartsuak ez duela ahoan bizarrik; edo euskalduna ez dela esaten zaionean

  • Elkarrizketa galderaz galdera:

Zenbat kiloko harria jasotzen du orain Iñaki Perurenak?

Zer da zuretzako harria?

Nola ikusten duzu harrijasotzaile kirolaren egoera?

Abertzalea al zara?

Nafarroa bizirik dela aldarrikatu da konkistatik 500 urtera.

Herri jasotzaile beharrean al gaude?

Euskal Herria ez al da harri astuna?

Arrakasta izan zenuen Manu a Manu-ko elkarrizketa harekin.

Danacol “funtziona”? Zergatik uste duzu aukeratu zintuztela?

  • Elkarrizketa osorik: Iñaki Perurena

 

    • Iñaki Perurena ZuZeuk 2010ean Durangoko Azokan oparitu zion harriarekin, Peru-Harri museoan.

Iñaki Perurena:

abertzaletasuna, elkarrizketa, harrijasotzailea, herri kirola, Iñaki Perurena, Leitza, perurena, ZuzeuTB
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

6 pentsamendu “Iñaki Perurena: “Nere helburua orain ez da kiloak jasotzea, harriak jasotzen zahartzea baizik””-ri buruz

  • azken bideoko 0:15-0:18 segundotan esaten duen esaldia ez dut konprenitu. ze esaten du?

  • Euskal Udalekuak

    Latza!

    Oraingoan ere primeran asmatu duzue! Bejondeizuela!

  • Gizon hau bezalako pertsona gehiago baleude… Pentsamendu sakonak, izaera kritikoa, jatorra… Bejondeizula Iñaki! Zuri egindako entrebistak, programak etab ikusi ditut eta kristona haiz!

  • Iñaki kasares 2012-08-30 22:25

    Bejondeiala, Iñaki, argi duk giharrak ezezik burua ere landua duala azken urteotan! Uste diat abertzaletasunak merezi duela euskalduntasuna bizirik irauteko tresna gisa, horretarako ez bada zertarako estatu, muga eta trapurik?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude