8 pentsamendu “Inkesta: Egunkaririk erosten duzu?”-ri buruz

  • Berria erosten dut, baina ostiraletan soilik, Arabako Hitza dakarrelako; eta larunbat batzuetan, Mantangorri dakarrelako.

  • Gipuzkoako %99a euskalduna den herri txiki bateko gazteen (18-30) lokalean Berria, Gara eta El Diario Vasco erosten ditugu urteko egun guztietan. Ahalegina egin zen aurten DVa erostez utzi eta Noticiasera salto egitekoa baina gehiengoak lehen bezela jarraitzea erabaki zuen. Herentzian hartutako ohiturak zenbat kostatzen diren aldatzea!

  • Neuk lehen BERRIA erosten nuen, baina banda zabala dudanetenik asteburuetan baino ez dut erosten. Aste barruan diru horrekin kafea eta pintxoa hartzen ditut tabernaren epelean paperezkoa irakurtzen dudan bitartean. #euskaltzaletasunariukoeginbariktxartosentiaraziduzuengizontxoa

  • BERRIAren prezioan kafea eta pintxoa? merkeak dituk bada hire herrian ostatuak! Nirean, kafearen eta pintxoaren prezioan ia 3 egunkari erosten ahal dizkiat.

  • felipebaraka 2011-11-11 15:39

    Neuk Berria erosten dut honako arrazoiengatik: euskara hutsez dagoen bakarra delako, gustuko dudalako eta azkenik euskarazko hedabideek herritarren aldetik laguntza ekonomikoaren beharrean daudelakoan nago.

  • Gari Garaialde 2011-11-11 16:18

    Nik egunero jasotzen dut Berria etxean, Oarso-Bidasoako Hitzarekin batera eta Larunbat eta Igandetan Gara ere erosten dut (beste egun solte batzuetan ere bai) eta tabernan kafe baten prezioan Noticias eta Diario ikuskatzen ditut.

  • Nik egunero 3-4 egunkari irakurtzen ditut. Baina erosi Berria (egunero) eta Gara (igandean), besteak , asmatu zeintzuk, irakurri bai baina erosi inoiz ez. Euskerazko beste egunkari bat izanez gero, biak erosiko nituzke, eta nahiago Berriaz bestelakoa balitz, euskararen munduaren ikuspegia osatzeko, baina badakit, merkatua nola dagoen ikusita, hori arras zaila dela.

  • Nik BERRIA, egunero: Egaña eta Lertxundirengatik, Jose Mari Pastorren eta Lorea Agirreren asteroko kolaborazioengatik, igandeko gehigarriagatik, Josean Gil-Garciaren Arabako txangoengatik, Elhuyarreko lagunen artikuluengatik, Imanol Muruagatik, Aritz Galarragaren ekografiengatik, Edorta Agirreren gastronomia kontuengatik, Zaldierorengatik eta Zakilixutengatik…