Hamaika #hitzokei 07
Hamaika #hitzokei 07 –
Badira urte batzuk Twitterren, eta #hitzokei traola erabilita, hitz berriak sortzen dabiltzala, kontzeptu berriak azaltzeko gehienetan, bi hitzen arteko txertaketatik sortuak nola akatsetatik eratorriak.
Horietako batzuk orrialde honetara ekartzea otu zaigu, uda partea horretarako garai aproposa delakoan. Ea bateren bat gustuko duzun eta, are, zu zeu ere bateren bat sortu edo proposatzen ausartzen zaren.
KUTSARDURA: Ingurumenaz kezkatuta egotea.#hitzokei
— Gandul & Tokapelotas (@barrebeltz) August 15, 2020
Astonagarria: Equus Asinus txundigarria.#hitzokei#gauzattikienerresuma
— Antifa (z) (@fantomastxiki) August 14, 2020
Udaltzaingo laguntzaileen izena aldatzia proposatzet. Emateizkien paseoak kontuan hartuta udaltxangoak deitzia proposatzet.
— Ander (@LukasArana) August 13, 2020
Foodgoneta: janaria saltzen duen berebila (etxeko zerbitzurik gabe) #hitzokei
— Aiert Ordoñez Adarraga (@oaiert) August 13, 2020
Gose grebak, erreserkiak ( @txerren– i irakurria eta #datsegit) gure euskal azpimundu hoentan. Ez dut ezer ulertzen. Errakuntza nazionala #hitzokei
— Urkel (@urkobetan) August 11, 2020
ERRESERKIA#hitzokei
— txerren (@txerren) August 11, 2020
UMEZUNTZ: Internet konexiorik gabe gelditzen zarenean #hitzokei
— Alejo (@GarunaBorBor) August 10, 2020
NERABERZAROA: Gizakiaren azaburu garaia #hitzokei
— Idoia Torregarai (@bootxo) August 7, 2020
HONDARTZAINA: normaltasun berriko soroslea #hitzokei
— Gari Otamendi Arrieta (@arrabita) June 24, 2020
MAITOTSOTASONA: Otsoaren eta amonaren arteko maitasun harremana. #hitzokei
— Martin Kitto (@martin_kitto) June 9, 2020
(T)ERRAZA: oximoron#hitzokei
— ???? (@AitorOgiza) June 3, 2020
Hamaika #hitzokei 07