Estreinaldiak: Abuztuak 21

Estreinaldiak: Abuztuak 21 –

A Beautiful Day in the Neighborhood

Lloyd Vogel kazetariak Fred Rogers telebistako aurkezle ospetsuaren bizitza ikertzeko enkargua jasoko du. Pertsonaiaren enpatiak, zintzotasunak eta duintasunak, ordea, bere jarduna armagabetu eta bere bizitza propioa zalantzan jartzera eramango dute.

.

La boda de Rosa

45 urte betetzeko zorian dagoenean, bizitza ingurukoei begira eraiki duelaz jabetuko da Rosa (Candela Peña). Aldaketa nahiak bultzatuta, dena utzi eta alde egiteko beharra sentituko du. Botoi nuklearra sakatzekoa.

Bere erabakien jabe izan nahi du, eta negozio propio bat izatearen ametsa bete. Horretarako asmoa azaltzen duenean, bere senitartekoek beretzat idatzitako gidoia oso bestelakoa dela ikusiko du, bizimoduz aldatzea ez dela erraza.

.

Irresistible

Alderdi demokratarentzat lan egindako estratega politiko batek erretiratutako beterano bat lagunduko du AEBko hiri txiki eta kontserbadore baten alkatetza eskuratzeko bidean.

.

Bihurri, jauretxetik kale gorrira

Kevin Johnsonek zuzendutako istorio “xarmagarri eta balioz beterikoa” dakar oraingoan Zineuskadik, egun batetik bestera kale gorrian geratu den txakur aristokrata baten eta abeslaria izan nahi duen neska gazte baten harremanari buruzkoa.

Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, “Bihurri” txakurrak hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik ikusiko du bere burua, Zoe izeneko neskato gazteak topatu eta bere etxera eramango duen arte. Jabe zuen andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu du txakurra, eta horrek haren iloba diruzalearen haserrea piztuko du. Hala, iheska eta ezkutuan ibili beharko du txakurrak, dirua jasotzeko erabili nahi dute-eta.

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, hainbat aretoetan euskaraz ikusi ahal izango film estatubatuarra: Golem Alhóndiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Getxo Zinemak, Gran Cinema Zugaza (Durango), Multicines 7 (Bilbo), Gorbeia (Vitoria-Gasteiz), Niessen (Errenteria), Príncipe (Donostia-San Sebastián), Oñatiko Zinema, Bastero (Andoain), Zelai Arizti (Zumarraga), Areria (Lazkao) eta Gurea (Villabona).

.

The Sleepover (NETFLIX)

Lagunarteko pijama festa bat ospatzen ari direla, bi anai-arrebek bere amaren aurpegi ezezaguna deskubrituko dute. Egun etxekoandre arrunt eta eredugarria da, baina orain urte batzuk lekukoak babesteko programaz baliatu zen lapurra izan zen.

Senarrarekin batera desagertu egin da, mutil-lagun ohiaren laguntzarekin azken lapurreta egitera. Honen aurrean, bi anaiek erreskate-talde bat inprobisatzea erabakiko dute, ekintzaz betetako gau horretan gurasoak arriskutik salbatzeko.

.

The House That Jack Built (FILMIN)

Jack (Matt Dillon) serie-hiltzailea da, eta 12 urtez haren hilketak jarraituz eraikitako kontakizuna da filma. Offeko ahots batek laguntzen ditu Jacken “gertakariak”, bere aitortzailearekin hitz egiten egongo balitz bezala.

“Lars von Trier zinemagile trebea da, zirikatzailea, eta hori da espresuki bere zinemarekin lortu nahi duena:  ikuslea besaulkiaren erosotasunetik atera eta akuilu zinematografikoarekin astintzea. The House that Jack Built bere azken probokazioa da, Cannes eta Sitgeseko zinemaldietatik igaro ostean iazko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astean lehiatutakoa”. Horrela aurkeztu zigun filma Zigor Etxebestek, eta gure egiten digu kritikariaren hitzak.

Estreinaldiak: Abuztuak 21

Euskal pantailaren gunea