“Europan, zezenketa amaitu ostean, antolatzaile eta ikusle guztiak atxilotuko lituzkete”
http://www.youtube.com/watch?v=qYdXNTT74gc&feature=channel2008ko maiatzaren 4ean, Equanimal taldeko sei aktibistek Madrilgo Las Ventas zezen plazara egin zuten salto zezenketa burutzen ari zenean. Atxilotuak izan ziren. Ordena publiko aztoratzea eta autoritateari desobedientzia egitea leporatzen diete. Pasa den irailean izan zen auzia baina epailea ez da oraindik mintzatu. Ekintza horretan parte hartu zuen Sandro Zararekin hitzegin dugu.
Zergatik zaudete zezenketen aurka?
Ahula den edozeinganako indarkeria mota guztien aurka gaude: umeak, emakumeak, etorkinak… Eta animalienganako indarkeriaren kontra, noski. Beraiek ere sufritzen dute.
Zergatik egin zenuten salto hondarrera?
Komunikabideetan oihartzun handiagoa izango zuela pentsatu genuelako.
Nola egin zenuten ekintza?
Legalki sartu ginen plazara. Sarrera ordaindu behar izan genuen, modu bakarra zelako. Lehenengo zezena hil ondoren, hondarrera egin genuen salto eta, indarkeriarik gabe, pankarta batzuk zabaldu genituen.
Nola egin diozue aurre epaiketari?
Espainian, Portugalen eta Frantziako bi hiritan legez onartua dagoen hilketa bat salatzera joan ginela uste dugu. Europako gainerako hirietan, zezenketa amaitu ostean, antolatzaile eta ikusle guztiak atxilotuko lituzkete
eta guri leporatzen dizkiguten delitu larriagoak egotziko lizkiekete.
Epaiketatik kargurik gabe irtengo zaretela uste duzue?
Justizia espainolean fedea dugu eta ziur gaude epaileak justizia ideal ezberdinak ditugula ulertuko duela.
Ekintzekin jarraitzeko asmorik bai?
Ez da ekintza bakana izan. Honen ondoren Tordesillas, Iruña eta Bilbora joan gera, adbididez. Duela urte batzuk, eroak giñela uste zuen jendeak; gaur egun, ordea, errespetazen gaituzte orokorrean.
BIO: Italiarra, Sandro Zarak 53 urte ditu. Duela zazpi bizi da Madrilen. Barazkijalea eta Equanimaleko kide. Haize-instrumentuen zaharberritzaile moduan egiten du lan.
Horrelakoak korrida guztietan egin beharko litzateke