Asteazkena

Bai.
Iritsia zaigu.
Unibertsitariok jada azterketetan pentsatzen. Arazo zaharragoak kaxa huts batean sartu, eta aurrera begira; lan bat, bestea, idazki bat, bestea… Astesantuaren gibelean.
Langileak nekez hasiak lanean. Bazkal-osteko modorraren antzekoa eginen zitzaien. Ziur.
Politikariak. Bere horretan.

Eguraldi ona egiten du. Ona kalera atera eta jolastu nahi dutenentzat, paseatu nahi dutenentzat.
Txarra ikasi nahi dutenentzat. Txarra langileentzat.
Ona udan, txarra astesantuan.
Eguraldi erlatiboa.

Iritsia zaigu.

Ekaitza bainuontzi batean