Erresistentzia frantsesaren ereserkia sortu zuen idazlea hil da

Pasa den mendeko 20. hamarkadan, 18 urte besterik ez zituela, egunkari eta literatura aldizkarietan artikuluak idazten hasi zen jada Maurice Druon. Armadan zegoen Alemanek Frantzia okupatu zutenean eta handik bi urtera, 1942an, Espainia eta Portugal zeharkatu zituen izkutuan Erresuma Batura iristeko. Bertan, aurrerago presidentea izango zen Charles De Gaulle generalak gidaturiko erresistentzia mugimendura batu zen. Han idatzi zuen bere osaba Joseph Kesselekin batera “Chant des Partisans” abestia.

Gerra amaitu ostean kazetaritza eta literaturara izan ziren bere ogibide. “Rois Maudits” eta “Les Grandes Familles” arrakastatsuak idatzi zituen besteak beste. 1966an Akademiako kide izendatu zuten eta 1973an, George Pompidou presidentearen agindupean Kultura Ministro izan zen. Aurrerago RPR partiduaren zuzendaritzan egon zen eta politikan jarraitu zuen Frantziako eta Europar Parlamentuko diputatu bezala.

Nicolas Sarkozy presidente frantziarrak “idazle handi, erresistentziako kide handi, politikari handi eta arima handi” bezala gogoratu zuen Maurice Druon.

“Chant des Partisans” artista andanak abestu dute, Anna Marly, Garmaine Sablon, Marc Ogeret, Zebda, Joan Baez, Leny Escudero, Ives Montand eta Johnny Hallidayk, besteak beste.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.