Eltxo bat bisitan

MTcxOQ==Eltxo bat izan dut bisitan bart. Goizaldeko lo goxo-arinean nengoela burrunba ezagunak esnatu nau. Berehalaxe hasi naiz kalkulatzen non izango ditudan hartaz babesteko erabiltzen ditudan armak. Aurreko udatik ez det intsektizida elektrikoa erabili behar izan. Gutxienez, espraia; non egongo ote da? Ez naiz gogoratzen. Aurpegia estali dut mantarekin, aupegian izaten baititut eztenkada dramatikoenak. Ondo tapatuta, zertxobait lasaitu naiz. Ez da posible, elur tenperaturan ez dira eltxoak hazten. Baina seguru nengoen entzundakoaz, eltxo bat zen. Ohekideak -nire mugimendu urduriek esnatuta- ez dela posible esan dit. Izatekotan mutazio bat behar duela izan, ez baita normala garai honetan. Moskito mutante bat lanparatxo gainean jarrita niri begira irudikatu dut orduan. Harrezkero, ezin izan dut lorik egin.

Irudia | eltxo mutantea | entomart | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz