"Politika, kazetaritzaren bideetatik" jardunaldiak

   Astelehenetik asteazkenera, Gorka Landaburuk EAEko gobernu aldaketa izango du hizpide, PSE-EEk agintea eskuratu eta urtebete igaro denean. Patxi Elola Zarauzko PSE-EEko zinegotzia izango du aurkezle eta gidari.      

Imanol Murua Uriak, berriz, aste honetan bertan aurkeztu duen ‘Loiolako hegiak’  liburuaren nondik norakoak aletuko ditu, azken negozioazio prozesuaren inguruko argibide eta xehetasun guztiak azalduz.      

Azkenik, Iñaki Sotok, ezker abertzalearen hausnarketa prozesuaz eta horren ondorio gisara plazaratutako ‘Zutik Euskal Herria’ ebazpenaz hitz egingo du.

Egitaraua

Martxoak 15, astelehena:

 Hizlaria: Gorka Landaburu [kazetaria. Aldaketa 16 aldizkariko zuzendaria]. ·

Gaia: Aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoan. PSE-EE urtebete gobernuan, nazionalismoaren alternatiba. ·

Martxoak 16, asteartea

Hizlaria: Imanol Murua Uria [idazlea eta kazetaria]. ·

Gaia: ‘Loiolako hegiak’ liburuaren aurkezpena. Azken su-etenaren eta negoziazio prozesuaren oinarriak: PSE-EE, Batasuna eta EAJren artekoak, zein ETAren eta Espainiako Gobernuaren artekoak. ·

Martxoak 17, asteazkena:

Hizlaria: Iñaki Soto [Gara egunkariko kazetaria] ·

Gaia: Ezker abertzalearen barne eztabaida, ondorioak eta ‘Zutik Euskal Herria’ ebazpena.

*

LEKUA: Azken Portuko kristau biltoki zaharra.

ORDUA: 20:00etan.

ANTOLATZAILEA: Azken Portuko jai batzordea.

BABESLEA: Urola Kostako Hitza

LAGUNTZAILEAK: Zarauzko Udala eta Berria egunkaria

"Politika, kazetaritzaren bideetatik" egitaraua

Irudia | "Politika, kazetaritzaren bideetatik" egitaraua | Azken Portuko jai batzordea | LGPL
jardunaldiak, kazetaritza, politika
Jon Benito

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude