Jon Anza kasua: hipotesien itsasoan itotzen

MTcyMA==

1-Dei bat. “Señor la hemos cagao…” eta hortik datorren buztan luzea, ezkutuko diplomazia eta frantsesen kolaborazioa. Kazetari batzuen ikerketa, liburua argitaratuta eta Liberation egunkariaren erreportajea… eta honek dakarren buztan luzea. Frantsesak atzera bota dira agian, eta horregatik, halako batean, gorpua agertu da “inork begiratu ez zuen” lekuan. “Señor la hemos cagao…”, berriz ere.

2-Frantsesak, horretan hasiberriak, eskua joan eta joño!! Dei bat. “Monsieur, nous sommes arrangés…”, eta hortik datorren buztan luzea, ezkutuko diplomazia, espainolen kolaborazioa. Kazetari batzuen ikerketa, liburua argitaratuta eta Liberation egunkariaren erreportajea… eta honekl dakarren buztan luzea. Frantsesak atzera bota dira agian eta horregatik halako batean gorpua agertu da “inork begiratu ez zuen” lekuan. Partxe txapuzeroa. “Monsieur, nous sommes arrangés…”, berriz ere.

Horrats bi olatu, indar handia dutenak gaur-gaurkoz. Modu sinplean jarrita, sinpleegian agian, baina nire burutik igarotzen dena ondo islatzen dutelarik. Jon Antza kasua geroz eta ilunagoa bihurtzen ari da, baina benetan zer gertatu da? Nola bete daitezke uneko hutsuneak?

Ea dena argitzen den, eta ez garen hipotesien itsasoan itotzen.

Irudia | lupa | O.a | Creative Commons By SA
gerra-zikina, Jon Antza, Jon Anza, polizia
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

2 pentsamendu “Jon Anza kasua: hipotesien itsasoan itotzen”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude