Elekak “Itzulpen automatikoa: eraginkortasuna handitzeko tresna” izeneko mintegia antolatu du

Itzulpena 

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garaian bizi gara, eta garai horrek gizarte osoari ez ezik, itzulpengintzaren arloari ere bete-betean eragiten dio. Hasieran itzulpen-memorien erabilera etorri zen, eta Wordfast, Trados eta antzeko tresnak azaldu ziren. Orain, tresna horien erabilera oso zabaldua dago.
Egun, tresna horiek itzulpen automatikoarekin osatu dira, lanean laguntzeko, eta eraginkortasuna handitzeko asmoz.

Mintegiaren helburua

Itzulpen automatikoak nola lagun gaitzakeen aurkeztuko da, administrazioko gaztelania-euskara itzulpen-lanetan. Itzulpen automatikoa erabiliz eraginkortasuna nola handi daitekeen erakutsiko da, eta horretarako zein baliabide behar diren azalduko da.

Egitaraua

  • 9:45 – 10:00 Harrera
  • 10:00 – 10:30 Zer da itzultzaile automatiko bat?  (Ibon Aizpurua)
  • 10:30 – 11:15 Itzulpengintza automatikoa administrazioko itzultzailearen bidelagun (Karlos del Olmo)
  • 11:15 – 11:45 Atsedenaldia – Kafea
  • 11:45 – 12:30 Demostrazio praktikoa

Datu praktikoak

  • Data: 2011/09/29
  • Ordutegia: 10:00-etatik 12:30-era
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Lekua: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Zelai Haundi kalea 3, Osinalde Industrialdea, 20170 Usurbil. Ikusi kokapena.
  • Antolatzailea: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa

Nori zuzendua

Administrazioko itzulpen-arduradunei eta euskara-arduradunei eta administrazioan itzulpengintzan aritzen den edonorentzat.

Izen ematea

Izena ematea doakoa da, horretarako bete ondorengo formularioa

Informazio gehiago

Posta-e bidez: info@eleka.net
Telefonoz: 943377225 (Ibon)      

Administrazioa., euskara, itzulpengintza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude