Eraso inperialistarik ez! Kalera irten gaitezen!

Eraso inperialistarik ez! Kalera irten gaitezen!-

Libian izan den eraso inperialista salatzeko Bilbon (Plaza Biribilean 19:30etan), Gasteizen (Korreosen aurrean 19:30etan) eta Altsasun (19:30etan) elkarretaratzeak burutuko dira gaur.

Gaur, Irailak 19,  6 hilabete betetzen dira Libian interbentzia militarrari  ekin zitzaionetik. Oraindik etenik ez duen gisa honetako zapalkuntzen aurrean ezin ditugunez begiak estali,   honako hau jakinarazi nahi dizuegu.

Libiaren aurkako erasoak, gainerako hainbat erasok  bezala, estatu inperialisten bete behar estrategikoak asetzea baino ez du desio, kasu honetan, prezio paregabean eta  transnazionalen mesedetan petrolioa eta gasa bereganatuz. Honetaz gain,  gainerako herrietan, Tunisia, Egipton, dauden aldaketa goseak baretzea eta batez ere herritarrak kontrolatzea dute xede, arma industriaren gora beherei  eustearekin batera.

Hasiera batean, aire eremua defendatzea zuten aitzaki, Iraken berriz,  suntsipen handiko armen beldur ziren eta  Afganistan, etsairik latzenen gordeleku omen. Nazio Batuak eta NATOk oraingoan ere, lotsagabeki manipulatu dute errealitatea, “herritarrak babestearren”  20 mila aire eraso baino gehiago burutuz, milaka eraildako, errefuxiatu eta lurralde oso bat sunsituz. Libiako herriaren aurkako eraso kriminal honen ondoren, hainbat gobernuk, CNTri bere onarpena adierazi diote Parisen buruturiko bileran. Bertan lotsagabeki irudikatu dute zein ondorio izango dituen erasoak, petroleo sariak nola banatuko diren, tartean Frantziar estatua izanik etekinik oparoenaren jabe.

Euskal herriak, bere garaian NATOri esan bezala gaur ere ezekoa eman behar dio gerra inperialista honi, eta bere erantzuleei ardurak eskatu. Honela, martxoaren 19an onarpena eman eta ekainaren 20an babesa berretsi zuten alderdiak gure salaketaren jo mugan jarri beharrean gaude: EAJ, PSOE, PP eta UPN Hego Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herriaren kasuan:  UMP, PS, Les Verts eta  El Modem, gobernuaren jarrerari oniritzia eman ziotenak

Honegatik dei egiten dizuegu Bilbon (Plaza Biribilan 19:30etan), Gasteizen (Korresen aurrean 19:30etan) eta Altsasuan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko.

Eraso inperialistarik ez! Kalera irten gaitezen!
askapena, Libia, OTAN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude