Bilgarri gehiegi

Zenbait hipermerkatuk plastikozko poltsak banatzeari utzi diote “ingurumena zaintzeko” aurrerapauso bat eman nahian. Txalotzeko ekimena da, baina produktu ekoizleek plastikoak murrizteko ahalegin txikiena egiten saiatzen ez diren bitartean, jai daukagu planeta hondakin plastikoetatik salbatzeko. Supermerkatuko apalei erreparatuz gero, gehiegizko bilgarriak dituzten produktu mordoa ikus ditzakegu. Azter ditzagun batzuk.

 

BotilakEzin al dira botilak inguratzen dituzten plastiko horren guztiaren ordez tiratxo txiki batzuk ipini? Garagardo potoak seinaka lotzeko erabiltzen diren horietako tirekin. Tira, egia da, poto asko lotzeko ez dela erosoa, batez ere gero horiek maneiatzeko, baina lepoa egingo nuke badela munduan horri irtenbidea emango dion diseinatzaile mordoa.

Berdin kartoi hauekin. Marka askok jogurtak launaka erraz itsasten dituzte; orduan, zergatik erabili kartoia? Mezu gehiago jartzeko tokia izateko? Erakargarriagoa egiteko? Nabarmentzeko? Ziur. Baina ziur ere badaudela beste formula ekologikoagoak ere.


Hona hemen beste bost adibide xelebre: bilgarriak bilgarrien barruan. Madalena poltsako madalena guztiak banaka bildu dituzte gero berriro ere poltsa handiago batean biltzeko, baita ogi xigortua ere. Zergatik? Hobe kontserba daitezen? Uste dut kontsumitzaile bakoitzak kontu pixka bat izango balu, plastiko hori guztia soberan legokeela. Berdin platanoekin. Ez al dute beren bilgarri naturala?

Txokolatearen kasuan, paperezko bilgarria alde batera utz liteke diseinu egoki batekin zilarra oinarritzat hartuta.

Txokolatea

Zorionez, badaude oraindik merkatuan gehiegizko bilgarririk gabeko produktuak: tea, txokolatea, gailetak, ogia, jogurtak… Hipermerkatuek, adibidez, fruta eta barazkiak plastikoz biltzeko ohitura hartu dute; beraz, fruta-dendetara jo dezakegu. Donostiako San Martin azokako arrandegietan, adibidez, erosketetarako norberak bere edukiontzi berrerabilgarria eramateko ekimena jarri dute martxan plastikoak murrizteko.

Beraz, gure esku dago plastikoak murriztea.

3 pentsamendu “Bilgarri gehiegi”-ri buruz