Topaketa: Antxoko Guraso Taldea eta Amahizkuntza Gasteiz

Topaketa: Antxoko Guraso Taldea eta Amahizkuntza Gasteiz

Topaketa: Antxoko Guraso Taldea eta Amahizkuntza Gasteiz

Azaroaren 6an Gasteizen Amahizkuntza ekimenaren lehen pausua eman zenetik hilabete batzuk pasatu dira. Tarte honetan, Antxoko Guraso Taldearen berri izan genuen  Aisia.net-en utzitako iruzkinari esker.

Maiatzaren 15ean fisikoki elkar ezagutzeko aukera izango dugu; hau da, etzidamu! Haiek etorriko zaizkigu bisitan eta egun osoko egitaraua prestatu dugu elkarrekin ondo pasatu eta elkarrengandik ikasteko asmoz. Euskaraz bizitzeko hautua egin dugun 31 familia bilduta, 100 bat lagun orotara.

Bi ekimenok, gure seme-alabak euskaraz bizitzeko helburuarekin sortu diren guraso ekimenak izan arren, sortze prozesuak oso ezberdinak izan ditugu. Batzuek, haiek, ikastetxe batean izan dute sorburua; nahiz eta Antxo osorako lanean aritu. Besteak, gu, deialdi publiko batetik sortuak eta Gasteiz osora zabalik.

Sarreran esan dudan bezala, oraingoan haiek egingo digute bisita eta hau da prestatu diegun egitarau xumea:

11.00etan herri kirol txapelketa. Talde mistoetan Pasaia-Gasteiz

14:30 Bazkaria (Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak prestatutako menu-degustazioa)

16:00 Umeentzako Jolasak

Agian, apalegia irudituko zaizue; baina hau gauzatzeko lan handia egin behar izan dugu. Eskarmentu falta estaltzeko, badakizue, ilusioa eta gogoa.

Ez dakigu Euskal Herrian gure ezaugarriak dituen beste talderik dagoen. Poztekoa izango litzateke jakitea euskaraz bizitzearen aldeko apostua egin duten familia gehiago elkartu direla; euren artxipielago propioa egin dutela. Horrela balitz, ea hurrengo topaketan talde gehiago biltzen garen… hala izan dadila! Bitartean ikasiko dugu.

Sarearen sare, euskararen elkargune.

Topaketa: Antxoko Guraso Taldea eta Amahizkuntza Gasteiz