Bety gogoan, argazkiak sarean!

MjUwNg==

Bety Cariño mexikar feminista, ekologista eta jatorrizko herrien aldeko aktibista izan zen. Munduan zehar barreiatu zuen Oaxacako hainbat herritan gertatzen ari zena eta, horregatik, hil zuten paramilitarrek San Juan Copala herri autonomora zihoala.

Bere internazionalismoan Euskal Herriko hainbat pertsona ezagutu zituen eta, eurek gomendatuta, Altsasuko ihauterietara etorri zen Irlandara zuen bidaia bat probestuz. Egun horretan, gainera, ez zuen nolanahiko lana bere gain hartu: momotxorroen aurrean doan goldeaz tiraka ibili zen zati batean. Hori dela eta bera agertzen den hamarnaka argazki egongo direla ziur nago.

Mezu honen helburua argazki bat topatu, berau inprimatu eta Altsasutik Oaxacara eramaten saiatzea da, egin diezaiogun omenaldi xume eta, era berean, sentikorrena hori izan daitekeelarik.

Jar gaitezen abian! Esaten dutenez 6 pauso baino ez gaituzte urruntzen munduko edozein pertsonarengandik. Bada! Horiek baino gutxiago beharko ditugu Altsasun, 2010eko ihauterietan egon ziren argazkilari guztiei galdetzeko.

Bety gogoan, argazkiak sarean!

Irudia | Bety Cariño | ezezaguna | LGPL

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

Zer duzu buruan “Bety gogoan, argazkiak sarean!”-ri buruz

  • Kaixo Galder,
    Lehenik eta behin, eskerrik asko idatzi dituzun lerro hauengatik.
    Ezagutu genuenok, pertsona berezi bat bezala oroitzen dugu. Besteak beste, lehen ere bagenituen arren, gugan dudak eta jakin-mina sortu zizkigulako, beste herrialde batzuetan bizi duten egoerengatik. Bizitzeko beste era bat, posible zela, ongi baino hobeto, azaldu zigun.
    Bere heriotzak sortarazitako saminak ez gaitu eskuak gurutzaturik utzi. Are gehiago, ernai gaude gerta daitekeenari, gerta dakigukeenari aurre egiteko.
    Jakin dezazula, MGNko kide guztiei, izan ditzaketen argazkiak bidaltzeko eskaera luzatu diegula.
    Ea bada, guztion artean, proposatzen diguzun omenaldi xume hau egiteko gai garen.
    Besarkada bat Galder!
    MGN.