Argazkirik garestienak

Supermerkatu batean, 99 zentimotan salgai dauden produktuen argazkia da historiako garestiena. Gurskyren kliskatzea ofertako produktuena baino errentagarriagoa da, inolako zalantzarik gabe. 2007ko otsailean Londresen saldu zuten 3.346.456 dolarren truke.

MjQ5NQ==

Argazkirik garestienen zerrendako bigarren postua Richard Princeren izenbururik gabeko erretratua da. Cowboy baten silueta da argazkian ageri dena. Honek ere 3 milioi dolarretako muga gainditu zuen.

MjQ5Ng==

XX. mende hasierako argazki batek betetzen du zerrendako hirugarren postua. Edward Steichenen ‘The Pond-Moonlight’ argazkiak, hain zuzen ere. Kolorea laborategian gehitu zion argazkilariak, 1904an asmatzeke baitzeuden koloretako pelikulak.

MjQ5Nw==

Eta laugarren postuan ageri zaigun argazkia, egungu Errusiako presidenteak, Dimitri Medvedevek egina da. ‘Kremlin of Tobolsk’ argazkiagatik 1.750.000 dolar ordaidu zituzten aurtengo urtarrilean bertan.

MjQ5OQ==

Zerrendaren erdialdean, Edward Westonen ‘Nude’ argazkia ageri zaigu; 1925eko kliskatzea.

MjUwMA==

Alfred Stieglitzek bere emazteari eginiko bi argazkik betetzen dituzte 6. eta 7. postuak, hurrenez-hurren. ‘Georgia O’Keefe, Hands’ eta ‘Gerogia O’Keefe, Nude’, argazkiek, hain zuzen ere:

MjUwMQ==

MjUwMg==

Princeren beste cowboy batek ematen dio jarraipena historiako argazki garestienen zerrendari.

MjUwMw==

Edward Westonek ere badu bigarren argazki bat zerrenda honetan. ‘Nautilus’ izenekoa, hain zuzen ere:

MjUwNA==

Eta azkenik, zerrenda amaitzeko 1842ko argazki bat ageri zaigu; Joseph-Philibert Girault de Prangeyren ‘Athènes, T[emple] de J[upiter] olympien pris de l’est’. 916.000 dolar baino gehiago ordaindu zituzten Atenaseko argazki honengatik.

MjUwNQ==

Argazkilari handien argazkiak dira gehienak. Eta ez da kasualitatea zerrendako izenak direnak izatea, kasu gehienetan. Dena-den, argazkirik garestienen zerrendak ez dauka zerikusirik argazki onen zerrendarekin…