Mintzapraktika udan baserrian, TOPAGUNEA eta EHNEren eskutik

Hala, uda honetan euskara praktikatu nahi duten mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dauden 17 baserritan izango dute horretarako aukera. Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke.

MjQ5NA==

Programa uztaila, abuztua eta irailean jarriko da martxan. EHNEk prest du jadanik parte hartuko duten baserri eta baserritarren  zerrenda eta, beraz,  orain horietan aritzeko gogoa duten mintzalagun edo berbalagunak  bilatzea besterik ez da falta. Boluntario horiek, dohainik eman dezakete izena, eta baserrira bitarteko garraio gastuak ere ordaindu egingo zaizkie.

Mintzapraktika programetan bezalaxe, parte hartzea norberaren aukeren araberakoa da honetan ere: aldi bateko egonaldian, egun zehatzetan, ordukako egutegian, behin, aldiro... Bakoitzak duen disponibilitatearen arabera, hain zuzen ere. Izan ere, antolatzaileek programan parte hartu nahi duten guztiek horretarako aukera izatea nahi dute, eta hori dela eta planteamendua ahalik eta malguena egin nahi izan dute.

Euskara praktikatzeaz gain, baserri giroa ezagutzeko aukera bikaina da!  Hain zuzen ere programarekin hasi aurretik, EHNEk formazio saio xumea eskainiko die parte hartzaileei, baserriko lanaren oinarri-oinarrizko tekniken berri izan dezaten. Urbanita hutsa izatea ere ez da eragozpena, beraz!

Proiektuan parte hartu edo informazio gehiago nahi? Zalantzak argitzeko, Topagunearekin harremanetan jartzea baino ez dago (mintzapraktika[abildua]topagunea.org edo 948 13 26 93). Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da.   Topaguneak eta EHNEk proiektu pilotu honekin ilusionaturik daude hain zuzen ere aurrerantzean elkarlanean jarraitzeko bideak eta aukerak irudikatu dituztelako.

Irudia | Lying in Ilarramendi | Dorron (@ Flickr) | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “Mintzapraktika udan baserrian, TOPAGUNEA eta EHNEren eskutik”-ri buruz

  • […] Mintzapraktika udan baserrian, TOPAGUNEA eta EHNEren eskutik                                                                     (…) Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke. (…)(…)Mintzapraktika programetan bezalaxe, parte hartzea norberaren aukeren araberakoa da honetan ere: aldi bateko egonaldian, egun zehatzetan, ordukako egutegian, behin, aldiro… Bakoitzak duen disponibilitatearen arabera, hain zuzen ere. Izan ere, antolatzaileek programan parte hartu nahi duten guztiek horretarako aukera izatea nahi dute, eta hori dela eta planteamendua ahalik eta malguena egin nahi izan dute. (…)Informazio gehiago hemen                   Euskara Elkarteen Federazioa TOPAGUNEAEuskal Herriko Nekazarien Elkartasuna EHNEIzena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da. […]

  • […] Mintzapraktika udan baserrian, TOPAGUNEA eta EHNEren eskutik […]