[Txiorik Onena] 2022ko 18. astea
[Txiorik Onena] 2022ko 18. astea –
Urteko 18. astea ere laburtu dugu zazpi txioko sorta batean, ohi baino beranduxeago. bada ere.
Asteon, gai hauexek jorratu dituzte hautatutako txioek: ereiteko errenka zuzenak, ilargiaren gidaria, Slomo eta xolomo, sabelak bistan, iraultzaile erdaldunak, pasadizo xelebreak eta noranahiko matxismoa.
Joan den asteko sortatik Katixa Agirrerena izan da txiorik bozkatuena, Miranderen poesia eta guzti zetorrena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gaur artoa ereiteko asmoa nuen, eta arratsaldean lanetik atera eta gero Errotara iritsi naizenean, panorama hau, aita esanez, bestela errenka okerrak egingo dittuk eta…… (Uztailean 90 urte beteko ditu) gaurko lsnak egonda!!!! pic.twitter.com/EeSt9WdSkF
— Errota1966 (@errota1966) May 10, 2022
– Xuban, ikusten dezu nun zeon ilargie lehen eta nun daon oain?
– Bai,ta zenek gidatzen do ilargie?— IbonZS (@Ibonzs) May 10, 2022
#SloMo #euskovision ?? pic.twitter.com/eUcDAQlBOO
— Etor Manterola (@EtorManterola) May 16, 2022
Emakume batek, bikinian egonda bere sabela harrotasunez erakusten duen (eta ezkutatzen ez duen) une bakarra haurdunaldia izateak asko dio bizi garen gizarteaz.
— Maddi Etxeberria Otaegi (@mddmdsn) May 18, 2022
Poliziak euskaraz egitea ?
Iraultzaileak erdaraz egitea ?— Josu Goiko (@josu_goiko) May 18, 2022
Fantasia https://t.co/t3cz8bs6YG
— nere nere (@nerener123) May 18, 2022
Gaur motibatu eta erabaki dut makillatu eta top guapo bat janztea.
Indartsu atera naiz etxetik.
Joan behar nintzen lekura joateko tardatu ditudan 15 minututan, 3 aldiz piropeatu naute gizon ezberdinek.
Batzuetan mundua jan beharrean, munduak zu jaten zaitu. Eta ez da bidezkoa.— Iholdi Beristain (@IholdiB) May 19, 2022
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Ezti bakhanez bethea
Zure matxantto maitea
Urtzen zan ene ahora,
Zabalik lore antzera
Eta gozokiz bethea.Jon Mirande pic.twitter.com/4ZWoXeLKom
— Katixa Agirre (@katixagirre) May 6, 2022
[Txiorik Onena] 2022ko 18. astea