[Txiorik Onena] 2022ko 16. Astea
[Txiorik Onena] 2022ko 16. Astea –
Urteko 16. astea ere utzi dugu atzean.
Astea laburtzeko hautatu dugun zazpi txioko sortan, hauexek dira jorratu diren gaiak: txirrindulari indartsuak, Gernika eta memoria, mezuak, ergatiboa, trebetasuna, ez fidatzekoak, eta… gizonak tabernetan!
Joan den asteko sortatik, enegarrenez, @umoreaskea txiolaria izan da bozka gehien eskuratu dituena; bera dugu, oraingoz, urteko txapeldun nagusia.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gaur bizikletan nindoala, momentu ezberdinetan nik aurreratu ostean nire gurpilean kilometro dexente egin eta hainbat aldiz atakatu eta atzean uzten saiatu diren 3 gizonei: kostako zaizue, gogorrago ahalengindu beharko duzue ?
— Ainhize ? (@ainhize_BAR) April 25, 2022
Bihar eskolara joateko prestatu da etxeko ume nagusia. Aittittek oparitutako kamiseta darama, zer gertatu zen gogoratzeko, esan du. Andereñoak, bihar koloreetako txoria margotuko dutela esan die, gaur. Eta gurasoak pozik gaude memoria lanabes dutelako #Gernika85 pic.twitter.com/Kis26m6hJw
— Ibon Meñika Orue-Etx (@kaltzo) April 25, 2022
Espero duzun mezu hori iristen ez bada, hori ere mezu bat da. ?
— Ainara (@ainaralei) April 28, 2022
– Nik joan nintzen, aitatxo.
– “Nik” ez, “ni” joan nintzen.
– Ez, zu ez zinen joan!— Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) April 30, 2022
Trebea zeala uste duzu, Txupatxus bat irekitzeko eskatzen dizuten arte.
— IbonZS (@Ibonzs) May 1, 2022
Edo gizonezkoak tabernan… https://t.co/Ialxi1M1La
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) May 2, 2022
Fidatzekoa ez den jendea:
– musikarekin gozatzen ez duen jendea
– jatea tramite hutsa bezela hartzen duen jendea
– ni bi txupitorekin— nere nere (@nerener123) May 2, 2022
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Energia bera pic.twitter.com/XorHy1uAf2
— ??????????? (@umoreaskea) April 21, 2022
[Txiorik Onena] 2022ko 16. Astea