Ametsak eraikitzen

Ametsak eraikitzen –

1915eko apirilaren 22an jaio zen gure historian erreferentea dugun Jose Maria Arizmendiarrieta. Orainaldirako eta etorkizunerako balio izaten jarraitzen duten obra onen eta oinarrizko printzipioen ondarea utzi zigun.

Ametsak eraikitzen

Bere mezuek eta ekarpenek etengabeko bultzada izan zuten eta egungo egoeran, baliagarriak zaizkigu proiektu sendoen aldarrikapen gisa.

Hutsegiak diren jokabideetan murgildurik gaude, utopiaren balioa, distopian bihurtu dugularik. Alde batetik, komunikabideen zaratak alienazio mental batean inbaditzen gaitu etorkizunaren ikuspegi negatiboa proposatuz, eta bestetik, sentikortasunaren galeran eta erantzunik gabeko isiltasun sozial batean erortzen ari gara. Elkarlanaren premia badugu ere, paralisi huts eta ziurgabetasuneko mundu batean kikildurik gaude.

Askatasuna, duintasuna eta elkartasuna kolokan ditugunean eta handinahiak, berekoikeriak, espekulazioak, bazterkeriak eta krudelkeriak beste edozeren gain ditugun munduan gaudenean, zer egin? Nola eraldatu errealitate hori?

Arizmendiarrietak, itxaropena gizarteratuz eta etorkizun hobea sortzeko utopia berreskuratuz, kontzientziak eta borondateak ernaldu eta mobilizatu zituen.

Beraz, etorkizun hobe baterako, kontzientzia esnatzea eta aktibatzea izan beharko genuke helburu. Gauden honetan, Arizmendiarrietaren mezuen estilo praktiko eta lorgarrian, ametsak eraikitzea: irtenbideak bilatzea eta partekatzen jakitea da. Komunitatea sortzeak eta elkarbizitza zabaltzeak izan behar du egungo erronka.

Buruan zeuzkan gizarte-gaiekiko egintza haietan, utopia pragmatismotik eta errealismotik lortu behar zela aipatu zigun: «Gauzatu ezin diren ideiak ezerezean geratzen direnez, ideia onak errealitate bihurtzen direnak dira».

Egintzak, ideien gainetik dauden funtsezko egitasmoak ziren bereak, «nondik lan handik jan». «Bagenekien ezinezkoa zela eta horri heldu genion». Eta ondotxo lortu zituen, «eskuz esku, gogotik, lana eta ingurune humanoagoak sortuz eta lurra hobetuz». Balio handiko beste esaldi bat ere bazeukan: «Propietarioak baino gehiago, enpresariak sortu behar ditugu».

Arizmendiarrietaren kide eta bere ideien egilea eta sustatzailea zen Jose Maria Ormaetxeak, zera baieztatu zuen: benetako gizarte demokratikoa izateko, hiru faktore batu behar direla: askatasuna, aukera eta informazioa. Etorkizuna gaur erein behar dugula argudiatu zuen.

Arizmendiarrietaren mezuek eta egintzek orain eta geroan, indar eta akuilu ditugu. «Hemen guztiok gara beharrezkoak eta gizatasuna, erantzukizuna, elkartasuna, hauexek izan behar lirateke gure bizibidearen zeinuak».

Herriak bere biztanleen portaeraren arabera bereizten direla-eta, borondateak batu beharko ditugu eta «herria egin» hau guztia azpimarratuz, zer garen eta zer nahi dugun izan? Hauexek, egin beharreko galderak. Gure ibilbidean, betiere, pausu bat gehiago eman daitekeela, zioen Arizmendiarrietak.

Etorkizuna, ausardiaz eta erabakitasunez aurreikustea eta nahi duguna egiteko baldintzak sortzea izan zen Arizmendiarrietaren egitasmoa. Beraz, egiten dugunaren eragileak gara. «Aurreratu eta eraldatu, beti aurrera», zioen bere azken hausnarketan. Beraz, proiektuak balioan jarriz, ametsak egia bihurtzea izan behar litzateke gure ardura nagusia.

Ametsak eraikitzen

Musikaria, abeslaria. Zeanuri.

32 pentsamendu “Ametsak eraikitzen”-ri buruz

  • Benat Castorene 2022-05-03 14:12

    Milesker Gontzal zure testuagatik. Diozu:
    “Bere mezuek eta ekarpenek […] egungo egoeran, baliagarriak zaizkigu proiektu sendoen aldarrikapen gisa.” eta amaierara berriro diozu: “Arizmendiarrietaren mezuek eta egintzek orain eta geroan, indar eta akuilu ditugu”
    Arizmendiarrieta pentsalari eta eragile hautemangarria izan zen baina gainera bere garaia eta beregaraiko gizartearen premiak biziki ongi ulertu zituen. Horregatik dator eragin zuen eta denok ezagutzen dugun kooperatiben taldearen garapen arrakastatsua.
    Baina ordutik garaiak eta gizartearen premiak partez aldatu egin dira. Baina beti modu desberdinez bada ere garaiak gogor dira eta gizartearen premiak beti premiatsu.
    Gontzal, ba ote da talderik edo pentsalaririk Arizmendiarrietaren pentsamendua garatu duenik eta gaurko garaiari eta gaurko premiei egokitu dienik?

  • Ez dut ezer ulertzen, Gontzal: idatzi hau esaldi pedantez beteta dago, eta esaten duena ez da ikusten Arrasateko errealitatean inondik inora. Arizmendiarrietaren mezuak erabat kontradiktorioak dira eta ez dago inor mezu horiek seriotasunez hartu eta ezer eraldatzeko prest dagoenik. Abadearen oinordeko espiritualik ere ez dago. Artikulu gogaikarria.

  • Benat Castorene 2022-05-04 11:08

    Egun on Erramun,
    Diozun bezala “Arizmendiarrietaren mezuak erabat kontradiktorioak” badira, eskertuko genizuke emango bazenigu hausnargaitzat kontradikzio horien adibide batzu.

  • Lan handia da, Benat; ez du merezi. Ohartuko zinen abade horren idatzi gehienak ulertu ere ez direla egiten ezta? Hausnartzeko utziko dizut bat: jubilarse? Jamás!

  • Bestalde Arizmendiarrietak gehien bat gaztelera ulergaitz batean idatzi zuen eta euskarara ekartzea oso zaila da edo ezinezkoa. Eta bere ” pentsamendua” koherentzia apur batekin antolatzeko saio guztiak antzuak izan dira. Eta Mendibilen gonbite hau Abadearen espiritua berreskuratu eta gizartea modu positiboan eraldatzeko ezerezean geratuko da. Produktu hori ezin da berrerabili.

  • Historia ez zen horrela gertatu. Arizmendiarrieta frankista bat zen eta euskara gorrotatzen zuen…
    Lotura honetan gertatutakoa hobeto azalduta dago:
    https://labur.eus/YSLOK

  • Baina frankismoaren garaiko proiektu ekonomiko gehienek edo guztiek Erregimenaren babesa izan zuten. Eta normalean euskara albo batean uzten zuten. Agian Elorrioko Funcor aldentzen zen eredu frankista eta euskarafobotik?

  • FUNCORen eredua eta Arizmendiarrieta guztiz desberdinak ziren. Horregatik, Arizmendiarrieta eta bere ingurukoek suntsitu zuten. Arizmendiarrieta ez zen abertzalea, eta horregatik bere “uzta” guztiz española da

  • Benat Castorene 2022-05-04 13:04

    Erramun, nun aurki dezaket:
    ” jubilarse? Jamás!”????

  • Aupa Benat: Pensamientos liburuan dakar: No a la jubilación. zentzua ondo hartzen bada ez zait gaizki iruditzen. Molinak idatzitako liburua nahiko argigarria da. Hori bai, nola ulertzen den. Nik ateratzen dudan ondorioa da abadeak gizartea kontrolatzeko gaixotasun patolojikoa zuela.Amorratuta bizi zela uste dut. Frankista? Ez nuke ezetzik esango. Baina Arrasaten jende gehiena zen frankista eta euskarafoboa edo erdalzalea.

  • Are gehiago Eskola Profesionalean, Arizmendiarrietak sorturiko lanbide eskolan, irakasleek euskal nazionalismoa nazismoa eta arrazismoarekin lotzen zuten.

  • Benat Castorene 2022-05-04 14:47

    Erramun, esfortzu tipi bat gehiago eskatuko nizuke:
    Izan ere, kasualidadez edo badut” Pensamientos” aipatzen duzun liburu tipia baina aurkibidean ez dut ezer ikusten jubilazioari buruz.
    Orrialdea aurki zenezake mesdez,

  • Pensamientos 064: No a la jubilación.
    Pdfn dago.

  • Dena dela, gaur egungo MCCk beste kooperatibismo mota bat landu zezakeen, EHren interesekiko lerratuta eta herritarrengandik hurbilagoa. Zoritxarrez, ez da horrela. Nahiago dute elite ekonomiko eta politiko españolarekin aritu. Sergio Ramos, Españako erregea,… Zerrenda luzea da. Ez daude EH eraikitzen, beraientzako dirua egiteko helburua daukate. MCCko kooperatibetan indibidualismoa jaun eta jabe da. Zertan dira eredugarriak ba?

  • Benat Castorene 2022-05-04 21:20

    Milesker Erramun azkenean aurkitu dut . Irakutrri nahi dutenentzat egiazko erreferentzia da:
    1.4 Hombre, mujer, anciano, niño. ( No a la jubilacion da bukaeran)
    Egiaz zaharrez hitz egiten da apenas 5lerroko azken paragrafoan.
    Pertsonalki ez dut bertan ezerekiko kontradikziorik ikusten, batez ere kontuan hartzen badugu jatorri nekezaria, apez formakuntza, belaunaldia eta egoera sozio ekonomikoa..
    Ez dut uste zaharren jubilazioaren kontra zenik baizik eta lan mundutik haien bazterketa bortxatu eta osoaren kontra. Nik nahikoa ongi ulertzen dut. Denbora hartan familiarentzat eta gizartearentzat ahalik eta zaharren util izaiten nahi izaitea ohikoa zen. Ene osebari traktorraren giltza laurogeita hamar urtetan ezkutatu behar izan zioten.
    Frantsesek dioten bezala “Ez dago horretan gatu bat azotatzeko arrazoirik”. Baina ulertzen dut gaurko mundu honetan hori sinesgaiza edo jasangaitza izaitea belaunaldi berrientzat.

  • Benat Castorene 2022-05-04 21:53

    Arratse on Txikiteroa
    Diozu:” gaur egungo MCCk beste kooperatibismo mota bat landu zezakeen”
    Ezdakit ere beti kapaz den bere arrakastaren preso delako. baina besteek harekin ala segurago hura gabe segur naiz entseiatu behar ginukeela. Simone Weilek bezala pentsatzen dut XXI mendearen erronka filosofikoa lana dela.
    Pilotarik seinalaturiko Argiaren artikulua pentsatzera emaiten du. Azken paragrafoa batez ere.

  • Beñat, dena da posible, nahi izanez gero… Baina MCCk ez du nahi, eroso dagoelako gaur egungo status quoan (españan). Beraz, ez da kooperatibismo eraldatzailea eta are gutxiago askatzailea.

  • Beñat Castorene 2022-05-04 23:16

    Beraz berreraiki iraganaren hutsetatik ikasiz.
    Ez da beste soluziorik.

  • Beñat, uste dut ez dugula elkar ulertzen…
    – Arizmendiarrieta eta MCCren ibilbidean ez dira akatsak gertatu. Ondo planifikatutako estrategia izan da, EH españan integratzeko eta euskal langileak kontrolpean izateko.
    – Nik ez dut berreraikuntzetan sinesten, minbizia barruan dagoelako. Euskal polizia sortuko zenuke Guardia Zibila eta Gendarmeria berregikituz? Hor duzu erantzuna

  • Benat Castorene 2022-05-05 11:02

    Txikiteroa, egia duzu ez nizula ulertu.
    Ados guardia zibil eta jandarmeriarako! Baina ez eiki ados Mondragoiko kooperatiben mugimendurako!
    Kritika asko onar dezaket: ez zela euskalzale edo abertzale, baita erregimenarekin batzutan konpremi zitekeela, edo beharbada injustizia batzuen errudun izan dela baina batez ere denbora joan ahala gertatu diren derribak, baita derriba horiek suma zitezkeela Arizmendiarretaren jatorrizko filosofian eta portaeran. Hala ere ezin diogu derriba guziak hari egotzi, gizartea bera eraldatu da eta hein batean burgestu.
    Baina ene momentuko ustez errua da dena orobat egotzi nahi izaitea egiten duzun bezala. Bestenaz ere erranen nizuke “berreraik” ordez erranen nizuke “zerotik eraik”
    Begira, hainbat iheslari arrasatear ezagutu ditut, anitz koopertatibetan arizandakoak, askotan familia bazuten kooperatibetan; Oroitzen naiz adiskide zen baez, tEtaren sortzaileetarik bat Arizmendiarietaren idazkari pertsonala izandakoa, honi nion entzun behin kritika bat. Baina horietarik guzietarik nehork ez zuen sekula Arizmendiarrietarn obra kondenatu. Diozuen bezala: “Ez eta pentsatu ere!”
    Gu iparraldean inspiratu gaitu gure ahaleginetan nahiz eta azkenean bere pentsamoldea guti aztertu ginuen . Senez, gustatzen zitzaiguna zen guregaintasun ekonomikoaren ideia sinplea eta premiazkoa. Baina, egia erraiteko, gure neurrian guk ere derribak ezagutu ditugu.
    Arizmendi kritikatu zidan horrek–bere denboran jadanik omen kooperatiba bat Mexikon eraiki nahi izan zuen eta denen artean ideia utzarazi omen zioten –behin erran zautan ere horrelako zerbait: ” kooperatibak diren eskualdetan abertzaleak badira eta abertzaleak diren eskualdetan koopertatibak badira”
    Txikiteroa, nik bezain ongi dakizun bezala errealitatea konplexua da eta ezinbestez horretatik ikasi behar da.
    Asko litzateke oraindik aztertzeko eta ikasteko Arizmendiarretatik eta koopertibeetatik baina horretarako ekidin behar da apologia akritikoa baita kondenu orokor injustua ere; Ezdakit gai izango zareten Hegoaldian eta gu beldur naiz are gutiago. Adeitasunez

  • Benat Castorene 2022-05-05 11:12

    Erramun “…irakasleek euskal nazionalismoa nazismoa eta arrazismoarekin lotzen zuten” bezalako akusazio bat behar duzu dokumentatu eta frogatu Arizmendiarrieta bera zela ustezko egitate horren errudun bestenaz ez da serio.

  • Beñat, kooperatibismoaren diskurtso ofiziala defendatzen ari zara, EHan egon diren esperientzia kooperatibo interesgarrienak bazterrean utzita, FUNCOR adibidez. Puntuz puntuz azalduko dizut nire iritzia…

    1.- Ez da egon inolako deribarik. Hasieran eta gaur egun, Arizmendiarrietak eta MCCk kooperatibismo español euskarafoboa sustatu dute. Noizbehinka euskararen aldeko zeozer egiten dute, baina itxurakeria besterik ez da (marketing) abertzaleak erakartzeko.

    2.- Arizmendiarrietak eta bere lagun españolek kooperatibismo abertzalea suntsitu zuten. Javier Lertxundi eta Julia Itoizen liburuetan ederki azaltzen da Andoni Esparzak eta FUNCORek jasotakoa. Hori bai izan zen esperientzia interesgarria zerbait ikasteko, eta ez MCC. Baina FUNCORen historia isilarazi da, zergatik?

    3.- MCCko kooperatibetan abertzale dezente daude. EH eraikitzen ari direla pentsatzen dute. Engainatuta bizi dira. Non egon ziren abertzale horiek guztiak espainako erregea Arrasatera ekarri zutenean? Txiron, Aritz Otxandiano, Igor Ortega,…

    4.- Arrasate inguruan zaila da MCCri buruz txarto hitz egitea. Injustizia asko gertatu dira, baina MCCren jokabide mafiosoak galarazten du horiek azaleraztea. Deba bailaran beldur handia dago diskurtso ofiziala kritikatzeko.

    5.- Ukaezina da MCCeko kooperatibek aberastasuna eta lana sortu dituztela. Baina, zentral nuklear batek ere sortuko lituzke. Galdetu Garoña inguruko biztanleei. Horiek Garoñako zentral nuklearra ixtearen kontra zeuden. Lana eta aberastasuna sortzeko zentral nuklearrak eraiki ditzakegu EHko herri guztietan, ez?

    6.- Bukatzeko, Arizmendiarrieta eta MCC ez dira inolaz ere erreferentzialak EHren indenpendentzia lortu nahi dugunontzat. Hiru iruzur egin dituzte, soziala, ekonomikoa eta nazionala.

  • Benat Castorene 2022-05-05 15:07

    Bueno, Txikiteroa, argudio iduriz argiak eta behin betiko finkatuak ditutzu eta ez dizut galdeginen dena dokumentatzea Erramuni bezala. sobera lan litzateke eta beharbada ez hain urgentea. Halaere kuriositatez entseiatuko naiz irakurtzen aipatzen duzun liburu hori. Espero euskaraz aurkituko dutala.
    Baina halaere piskabat aurreratzeko, nola suposatzen dutan baduzula MCCrekin esperientzia pertsonala nik ez dutana eta ni neuk badutala harekiko (ez bakarrik) esperientzia kooperatibista bat nahikoa jarraikia zuk euki ez dukezuna, beharbada interesgarria litzateke gure esperientzien berri elgarri emaitea eta sustut adieraztea zer ondorio konkretu atera litzatekeen ikusi eta ikasi dugunetik, “Beste kooperatibismo mota bat” umiltasunez imaginatzeko.
    Azkenean, kontent niz baita piskat urduri ere zeren artikulu eta debate honek akulatuko bainau egitera aspaldian egin nahi nuen lan tipi bat, Zuzeuko artikulu baten neurrikoa eta modukoa. Prudentziaz aitortzen dizut hori burutzeko beharko dutala ba bizpahiru hilabete.
    Urrengo arte.

  • Galdera batzuk 2022-05-05 15:52

    Beñat esan beharra dut zure ikuspuntua erabat interesgarria dela eta gustura irakurriko nukeela diozun artikulu hori.
    Kooperatibismoa geroz eta proposamen interesgarriagoa bihurtzen ari da garaiotan. Langile klasea ahalduntzeko eta kapitalismoak planteatzen duen modelo sozio-ekonomikoari aurre egiteko alternatiba egingarri gisa ikus dezakegu, langileen baldintzak obetu…
    Herri gisa ere ezinbestekoa da gisa honetako egiturak sortzea ekonomikoki indarrik ez duen herriak etorkizun gutxi izanen duelako, eskualde ezberdinen arteko elkarlanean ere lagun dezake, iparralde eta hegoaldearen arteko lan-sareak sortu…
    Euskara bultzatzeko ere interesgarria izan daiteke, euskararen erabilera sustatu…
    Zergaitik ez da gehiago bultzatzen eredu hau? Zeri diogu beldurra? nola hasi? zein sektoretan da egingarriagoa?

  • Beñat, gustura irakurriko dut zure artikulu hori. Aurretik gauza interesgarriak idatzi dituzu. Esker aunitz!

  • Arrasaten bertan badaude koooeratiba batzuk esplizitoki Arizmendiarrietaren babes ideolojikoa ukatzen dutenak, bazkide gehienak abertzaleen sokakoak ziren.
    Dena dela Ariznendiarrietaren espirituan ametsak baino amesgaiztoak eraikiko dituzte

  • Benat Castorene 2022-05-07 10:59

    GB( Gardera batzuk), ados naiz zurekin eta lortzen badut zure gogoeta piska bat laguntzen biziki kontent izanen naiz. Egin beharreko artikulu horrekin espero dut ez zaitudala sobera dezepzionatuko. Baina kooperatibari buruzko hausnarketa taldeko lana eta horregatik zuri ere egiten dizut Gontzali egina nion galdera bera.
    Adeitasunez

  • Gontzal, isil isilik dago, antza, ez du nahi eztabaida publikorik..
    Pena bat da.
    EH guztion artean eraiki behar dugu, ez soilik fatxokietatik

  • Benat Castorene 2022-05-08 19:00

    Zer erran nahi du “fatxoki” hitzak zuretzat Txikiteroa? Hemen ez dugu erabiltzen eta

  • Barkatu
    Hegoaldekook batzutan hitzjoko bereziak egin ohi ditugu, bereziki kaleko bazter ilun ta zikinetan ibiltzeko ohitura dugunok
    Fatxoki = Fatxa + Batzoki

  • Gaur, El Correo eta El Diario Vasco egunkari españoletan, artikulu bat agertu da. Kooperatibismoaren inguruan hitz egiten du egileak, eta Batzokiekin lotzen du… euskararen kontra egiteaz gain.
    “Fuera del modelo, hace frio” deitzen da artikulua. Artikulua españolez dago, eta ezin da sarean dohain irakurri.

  • Benat Castorene 2022-05-08 22:42

    Gontzalen testuan ez dut deus ikusten sinetsarazten ahalko lidakeena EHa eraiki nahi duela fatxokiekin bakarrik.
    Gau on