[Txiorik Onena] 2021eko 42. astea
[Txiorik Onena] 2021eko 42. astea –
Urteko 42. astea, ohi bezala zazpi txiotan laburtua.
Asteon, hauexek dira hautatutako txioetan jorratutako gaiak: EH Bildu eta Sorturen adierazpenak sortutako erantzunak, haur argazkilarien jolasak, pizza banatzaile zaurituak, harrak jandako frutak, alderantziz jantzitako galtzerdiak.
Joan den asteko txio sortatik @ainaralei txiolariarena izan zen bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ba @ArnaldoOtegi-k eta @arkarodriguez-ek egindako adierazpena berandu iritsi dela diotenei esango diet nire amama eta haren belaunaldia itxaroten hil zela. Makurtuta. Memoria, justizia eta erreparazioa ukatu zitzaien. Eta zain segitzen dugu bilobok. Gu gauetik gatoz.
— Oier Aranzabal (@oaranzabal) October 18, 2021
Noiz izendatuko dute literetako maindire aldaketa joku olinpiko? Noiz? #haunekea pic.twitter.com/0FpT7hIWXS
— Ainhoa (@ainhoaso) October 18, 2021
2018 Kalifornia. 1225m ur azpian. Halitrephes maasi marmoka. ??? pic.twitter.com/JgOlnWyXJ4
— Ainhoa (@Ttuttuken) October 19, 2021
Gaur haur asko iritsi da plazara. Orokorrean, jende asko, 40 lagun, baina horien artean, haurrak zituzten emakume ugari.
Gurasoak ‘klasean’ zeuden bitarean haurrekin jolasean ibili naiz, elkarri argazkiak egiten.
Ez dute bakarra enfokatu, baina foto ederrak egin dituzte. pic.twitter.com/klR7sUe6TE— Gari Garaialde (@GariGaraialde) October 20, 2021
Etxerako bidean auto batek pizza banatzaile bat jo, errepidera bota eta ihes egin du. Arin zauritutako langilea lagundu dugu. Polizia edo anbulantzia baino lehen beste rider bat iritsi da pizzak jaso eta bezeroari eramateko.
Bizi dugun garaiaren karikatura ederra geratu zaigu? pic.twitter.com/1ekWgNsjdm
— Pasang Temba (@AitorElizagi) October 22, 2021
HARJOA
Harrak jandako fruta; gure eskualdean, baita fruta jaten duen harra bera ere (jatorrizko “harrak jo” sintagmatik sustantibo bihurtua).
Niri ilusio berezia egiten didate “harjuek”, intsektizidaz eta plagizidaz betetako mundu honetako azkenengo mohikanoek. #GaurkoHitza pic.twitter.com/Fjfex6R0MS
— Asier Sarasua A. (@asarasua) October 22, 2021
Galtzerdiak honela jarri ditut nahi gabe eta orain PSOEkoak bezala sentitzen naiz. pic.twitter.com/LaYk06VLwn
— ?borxa a??is?t?m???õ ?? {tho/berori} (@protoeuskaldun) October 24, 2021
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Lankideak benetan nolakoak diren ez duzu jakiten, inprimagailua trabatzen den arte.
— Ainara (@ainaralei) October 13, 2021
[Txiorik Onena] 2021eko 42. astea