Batera deialdia, gazteek kultur proiektuak gauzatzeko aukera izan dezaten

Batera deialdia, gazteek kultur proiektuak gauzatzeko aukera izan dezaten –

Batera, kultur proiektuak elkarrekin dirulaguntzaren laugarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuak sustatzea du helburu deialdi honek. Antolatzaileek crowfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 €-ko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital Fundazioaren babesa izango du. Gauekoak aisialdi programarekin eta Itsulapikoa.eus plataformarekin elkarlanean antolatuko da. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 21etik abenduaren 21era egongo da zabalik.

Batera deialdia, gazteek kultur proiektuak gauzatzeko aukera izan dezatenLaugarren urtez Oihaneder Euskararen Etxeak Batera, kultur proiektuak elkarrekin dirulaguntza deialdia martxan jarri du. Euskal Herriko 16-30 urte bitarteko edozein gazte euskalduni zuzendutako deialdia da, eta gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuei bultzada ematea du helburu.

Proposamenak aurkezteko 2 hilabeteko epea izango dute gazteek, eta urriaren 21etik abenduaren 21era bitartean egongo da zabalik epe hori. Edozein ideiak balio du, euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, jaialdi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin… gazteen irudimenak eta sormenak askotarako eman dezake!

Jasotako proposamenen artean epaimahaiak 3 proiektu aukeratuko ditu, eta gazte horiei crowdfunding egitasmo bat eta bere komunikazioa antolatzen lagunduko diete. Behin crowdfunding egitasmoa martxan izanik, antolatzaileek 2.000 €-ko ekarpena egingo diete 3 proposamen irabazleei.

Batera deialdiak Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren babesa izango du. Horrez gain, Gauekoak aisialdi programarekin eta Itsulapikoa.eus plataformarekin elkarlanean antolatuko da.

Proposamenak aurkezteko garatu nahi den proiektuaren laburpena oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidali beharko dute interesdunek, oinarrietan azaldutako irizpideak jarraituz.

* Info +: Oinarriak

Batera deialdia, gazteek kultur proiektuak gauzatzeko aukera izan dezaten