2017ko hamazortzigarren astea (Txiorik Onenak)
2018ko hamazortzigarren astea (Txiorik Onenak) –
Urteko 18. astea izan da joan berri zaiguna, ohiko moduan zazpi txioko sortarekin laburtu nahi izan duguna.
Txioek jorratzen duten gaien artean komunikazio kontuak ditugu nagusi, kazetariak kezkaturik baitabiltza hedabideez eta hizkuntzaz. Aparte, joan den astean Muzkiko frontoian egindako sakeari erantzuna eman diote Gotaineko pilotalekuan, eta gaur bertan Euskal Herrian izango ditugun bi bozka arras ezberdinak ere izan dira aipagai.
Joan den asteko sortatik, Picassoren ustezko hitzak jasotzen dituen @koloretan txiolariarena izan duzue gustukoena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gotaineko frontisa hilerriko horma ere bada. Hil ala biziko jokoa. Pilotakada txar batek hildakoak esna ditzake. @abarandi @fgoni pic.twitter.com/eW1fArd2aS
— Ander Izagirre (@anderiza) May 1, 2017
Aspaldi Teleberria ikusi barik. Publirreportaje hutsa da!!!!
— leire narbaiza arizm (@txargain) May 3, 2017
Ez da berdina "Ravelen heriotzaren 80garren urteurrenean" edo "Ravelen 80garren heriotzaren urteurrenean". #ordena
— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) May 3, 2017
Komaren garrantzia, edo Dbuseko gidari kabroi horiek pic.twitter.com/Jm71TuCu89
— Samara Velte (@samaravelte) May 3, 2017
Akordio bat hainbeste esplikaziorekin jantzi behar denean, ona ez den seinale
— Ion Ansa Mendizabal (@ionansa) May 4, 2017
Naziak: "Nazia naiz"
Hemengo zenbait hedabidek: "Betiseko jarraitzaile bat da"— Gorka Bereziartua (@boligorria) May 5, 2017
Bihar 2 hautesle mota:
-Macron/LePenen artean hautatu beharko duten atsekabetuak
-Euskal herritarron burujabetzaz ebatsiko duten zoriontsuak— mario zubiaga (@zuribia) May 6, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Gestapoko ofizialak Picassori:
-Zuk egin al duzu hau?
-Ez, zeuek.
#Gernika80 pic.twitter.com/7z62QfHbTD— leire (@koloretan) April 25, 2017